Amaya Zabarteren senarrak uste du Zupiriak ez duela auziari buruz "ezer argitara emango"
Bestalde, jakinarazi du Reala-PSG partidaren atarian Ertzaintzak egindako kargekin lotuta, hirugarren salaketa bat aurkeztuko duela beste pertsona batek.
Amaya Zabarte eta Joseba Novoa senarra, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Amaya Zabarteren auzia argitzen lagunduko duen "ezer ez du argitara emango" Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak. Ondorio hori atera du Joseba Novoak, Zabarteren senarrak, sailburuarekin bilera izan ondoren.
2024ko martxoan, Reala-PSG Txapeldunen Ligako partidaren atarian, Anoeta inguruan izandako istiluetan Ertzaintzaren foam jaurtigai batek buruan jo zuen Zabarte, eta larri zaurituta eraman zuten Donostia Ospitalera. Zaintza Intentsiboen Unitatean egon zen ingresatuta 44 urteko irundarra.
Gaur jakin da joan den astean Segurtasun sailburuak Novoa hartu zuela Ertzaintzaren Irungo komisaldegian. Besteak beste, poliziaren atestatua "txapuza" bat izan zela esan zion Zabarteren senarrak Zupiriari.
Halaber, sailburuak bileran emandako beste informazio bat eman du jakitera. Antza, salaketa jarri eta biharamunean, Zabarterik azterketa mediku bat egitea eskatu zuen Ertzaintzak, baina kasuaren ikerketaren ardura zen epaileak ukatu egin zuen. Familiak orain izan du horren berri. Zauritu eta hamaika hilabetera egin zioten azterketa.
Zabartek bizitako egoera dela eta, Zupiriak bere kezka azaldu dion arren, Novoak nabarmendu du gertakarien inguruan ez ziola iritzirik eman.
Hirugarren salaketa
Bestalde, Novoak adierazi du Reala-PSG partidaren atarian Ertzaintzak egindako kargekin lotuta, hirugarren salaketa bat aurkeztuko duela beste pertsona batek. Aurrena Zabartek jarri zuen, eta bigarrena, Maria Martinek.
Hirugarren zauritua ere, emakumea da eta lepoan jaso omen zuen pilotakada.
Xuhar Pazos gazteari elkartasuna adierazteko egindako bilkuran egindako bilkuran izan dira gaur Zabarte eta Novoa, eta han eman dute jakitera hirugarren salaketa egongo dela. Iazko inauterietan, Tolosan izandako istiluetan begi bateko ikusmena galdu zuen Pazosek, Ertzaintzaren foam jaurtigai batek jo ondoren.
Te puede interesar
Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan
Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Familian Mugikorrik Gabeko Eguna ospatuko dute Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familietan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta denbora partekatuaren balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.
Bizkaitik Nafarroara droga eramaten zuen gaizkile sare bat desegin dute: lau lagun atxilotu eta 22 kilo speed atzeman dituzte
Ortuellako etxebizitza batetik Nafarroara banatzen zen, eta droga garraiatzeko arduraduna 76 urteko gizon bat zen.
Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko
48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen.
Gipuzkoako hainbat garajetan eta trastelekutan ustez lapurretak egin dituen gaizkile talde bat desegin dute
Batez ere, Goierri inguruan egin dituzte lapurretak. Ertzaintzak dei egin die lapurreta horien biktima izan diren herritarrei, Beasaingo komisariara joan daitezen, euren objektuak han dauden egiaztatzera.
Ia 30 graduko tenperaturarekin, uda itxura hartu du Pazko astelehenak
Ezohiko itxura hartu du Pazko astelehenak. Eguraldi beroak hondartzak eta kaleak jendez gainezka utzi ditu. Hotelen betetze-maila % 80-90 ingurukoa izan da Aste Santuan.
Gasteizek lotura zuzena izango du Kanaria Handiarekin ekainaren 15etik irailaren amaiera arte
VIA sozietatearen esleipena lortu ondoren, Binter airelineak astelehen eta ostegunetan jardungo du Forondan. Ibilbide horri esker, Kanarietako artxipelagoko beste aireportuekin lotura egin ahal izango da, bai eta Portugalgo eta Afrika mendebaldeko beste aireportu batzuekin ere.
Hiru pertsona zauritu dira Berangon, lau autok elkar jo ostean
Zauritutako lagunak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte, eta auto-ilarak sortu dira istripua gertatu den lekuan. 14:00etarako, baina, bere onera itzuli da zirkulazioa.
Gizon bat atxilotu dute, Berrizen, emaztea labankadaz larri zauritzeagatik
Gertatutakoa salatzeko, Berrizko Mugimendu Feministak manifestazio zaratatsua deitu du biharko, arratsaldeko 18:30ean, Udaletxe paretik abiatuta.
Aske geratu dira Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Asteburuan epailearen aurretik igaro ostean, guztiak utzi dituzte libre, azken biak igandean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Eusko Jaurlaritzak 'Ttipi Ttapa' gida aurkeztu du, oinez egitea osasun eta kohesio sozialerako tresna bihurtzeko
Osasun Sailak udalerrien eskura jarri du jarduera fisikoa eta harreman sozialak sustatzeko gida praktikoa. Ekimenak ongizate fisiko eta emozionala hobetzea eta komunitateak indartzea du helburu.