Etxepare Euskal Institutuak euskal ikasketen katedra sortuko du Sorbona Unibertsitatean
Esther Ferrer artista donostiarraren izena hartuko du katedrak, eta "unibertso frankofonoan euskararen eta euskal sorkuntzaren proiekzioa indartzea" bilatuko du.
Etxepare Euskal Institutuak euskal ikasketen katedra sortuko du Sorbona Unibertsitatean, Parisen. Esther Ferrer artista donostiarraren izena hartuko du katedrak. Helburu batekin jaioko da: "Euskarak eta euskal kulturak duten sormen-gaitasunean, pentsamenduan eta unibertsaltasunean urrats bat ematea".
Imanol Pradales lehendakariak iragarri du ekimena, Etxepare Institutuaren 15. urteurrena ospatzeko Parisen egin duten ekitaldi berezian. Politika, gizarte eta kultura alorretako 300 eragile baino gehiago elkartu dira Frantziako Liburutegi Nazionalaren areto nagusian; erakunde horren eskutan dago Linguae Vasconum Primitiae (1545) lanaren ale bakarra, euskaraz inprimatutako lehen liburua —egun, Baionako Euskal Museoan dago ikusgai—.
Bere hitzaldian, Etxepare Institutuaren ibilbidea txalotu du lehendakariak, "zubiak eraikitzen eta euskararen eta euskal kulturaren proiekzio globala sustatzen" egindako lanagatik. "Hamabost urte, euskararen eta euskal kulturaren ahotsa munduan hedatzen, elkarrizketak sortzen, eta komunitateak lotzen", esan du.
Bide horretan, Sorbona Unibertsitatean martxan jarriko duten katedraren garrantzia nabarmendu du, eta hitz bereziak izan ditu ekitaldian bertan zegoen Esther Ferrer artistarentzat: "Katedrak izen berezia izango du. Artista baten izena. Bere ibilbidea askatasunarekin, berrikuntzarekin eta mugen hausturarekin lotu izan dena".
Eusko Jaurlaritzaren hitzetan, katedra Etxepare Euskal Institutuak urte luzez Frantziako esparru akademikoan egindako lanaren emaitza da, eta ibilbide horrek berak eraman du erakundea bere 15. urteurrena Parisen ospatzera.
Gaurko ekitaldian, Etxepare Euskal Institutuak Linguae Vasconum Primitiae lanaren 18 itzulpenak eman dizkio Frantziako Liburutegi Nazionalari.
Euskararen ofizialtasuna
Euskararen ofizialtasuna Europan aldarrikatzeko ere aprobetxatu du lehendakariak bere hitzartzea, eta hizkuntza biziberritzearen aldeko urratsak ematea eskatu die Frantziari eta Espainiari.
"Asko dugu oraindik egiteko. Horregatik, euskararen bihotzean gaudela, galdera zintzoa egiten dut: zer da euskara Europarentzat? Museo batean kateatuta egon behar duen altxor zaharkitua edo gure bihotz eta ezpainetan bizirik eta aske mantendu nahi dugun harribitxi linguistikoa? Hizkuntza aniztasunean sinisten badugu, egin beharreko politikak egiten ari al gara? Euskara milaka urte dituen Europako ondarea da, eta europar guztion ardura da ondare hau zaintzea. Bereziki, euskararen lurraldeak hartzen dituzten estatuena", esan du.
Pradalesek uste du "Europaren momentua" dela eta "aukera ezin hobea" duela 'United in diversity' leloa praktikara eramateko.
Zure interesekoa izan daiteke
Berehalako trafiko-kontrolak ezarri dituzte Oiartzunen eta Irunen, hirigunean zirkulazio-arazoak saihesteko
Ertzaintzak Oiartzungo landa-bideetako sarbideak zainduko ditu bereziki, mugan harrapatutako ibilgailuek ordezko bideak erabil ez ditzaten. Irunen, Udaltzaingoak iragazkiak ezarriko ditu, igarobideko trafikoak hirigunea kolapsatu ez dezan. Ostegun honetan, 10 kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira Biriatun, Baionarako noranzkoan.
Hamar urteko mutiko bat hil da Burlatako etxebizitza batean izandako sutearen ondorioz
Sua hartu duen eraikineko hirugarren solairuko leihoetako batetik erori da eta ospitalera eraman dute, larri, kolpe ugarirekin.
14 dira Donostiako gozoki-saltzailearen sexu-erasoen biktimak
Ertzaintza 6 urteko epea ikertzen ari da, salatutako gertakarietako batzuk 2020koak baitira. Ustezko egilea behin behineko espetxealdian dago uztailaren hasieratik.
Anboto mendian 30 metroko altueratik erori ostean erreskatatutako 18 urteko emakume bat hil da
Istripua atzo, asteazkena, gertatu zen. Bi lekukok eman zuten abisua, gailurraren iparraldean biktima bihotz-arnasketako geldialdian zegoen bitartean, haren ondoan laguntza eske oihuka ari zen mutil bat prismatikoekin ikusi ostean. Gaur hil da gaztea, Gurutzetako ospitalean.
Urzainkiko suteak aktibo jarraitzen du, eta garrak perimetratzea da orain lehentasuna
Iñaki Elias Nafarroako suhiltzaileen buruak esan duenez, ez dago arriskurik herritarrentzat, baina eremu oso malkartsua izateak asko zailtzen ditu sua itzaltzeko lanak. Azken orduetan 4x4 ibilgailuentzako eta mangerentzako bideak irekitzea lortu dute, eta, horri esker, errazago heldu ahal izango diote suari, lurrez; airez, zortzi helikoptero ari dira lanean.
Enpresen iruzurrerako sare bat desegin dute Bilbon eta Castron
Guardia Zibilak bost pertsona atxilotu ditu talde kriminaleko kide izatea, iruzur egitea, dirua zuritzea, dokumentuak faltsutzea eta egoera zibila usurpatzea egotzita.
Izarrako igerilekua gaur itxi dute, ur eskasia dela eta
Urkabustaizko Udalak (Araba) udal igerilekuen denboraldia ohi baino lehenago ixtea erabaki du, ur kontsumo handia eta akuiferoen agortzea tarteko.
1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara
Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.
Behi bat erreskatatu dute sasi artean, Faltzesko bosgarren entzierroan lubetatik erori ostean
Behia mugitu ezinik egon da hainbat minutuz, sasiz eta sastrakaz estalitako eremu batean harrapatuta. Azkenean, animalia bere kabuz irteten saiatu da, baina ez du askatzea lortu. Egoera horren aurrean, erreskate bat jarri da martxan, auzolanean sokak jarrita, zezena harrapatuta geratu den eremutik ateratzeko.
Rigloseko sutea egonkortu dute 14.500 hektarea kiskali ostean
Goizean Centenero, Ena eta Botayan herrietako bizilagunak beren etxeetara itzuli dira, atzo beste 13 herritako 583 bizilagunek egin bezala.