Delituak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat atxilotu dute Iruñean, kirol-klub bateko garagardo txorrota irekita utzi eta 450 litro alferrik galdu direlako

Gauez gertatu zen, ostalaritza-establezimendua itxita zegoela. Poliziak jakinarazi duenez, ustezko egilea bertan sartu zen eta garagardo-zisterna bateko txorrotari eragin zion, baimenik gabe. 

Una persona sirviendo una cerveza. Foto: PX Here

Polizia Nazionalak gizonezko bat atxilotu du Iruñean, kalteak eragitea egotzita, Nafarroako hiriburuko kirol-instalazio bateko tabernan garagardo-txorrota ireki eta 450 litro xahutu baititu.

Gauez gertatu zen, ostalaritza-establezimendua itxita zegoela. Poliziak jakinarazi duenez, ustezko egilea bertara sartu zen eta garagardo-zisterna bateko txorrotari eragin zion, baimenik gabe.

Hurrengo goizean, 450 litroko biltegia hutsik aurkitu zuten langileek, eta kalkulatu dute 900 euro baino gehiago galdu dituztela.

Klubaren laguntzarekin, Polziak ustezko egilea identifikatu zuen, eta atxilotu egin zuten, kalte-delitu bat egotzita. Zegozkion izapideak eginda, aske utzi zuten gero. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X