Desagertua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bertan behera utzi dituzte, argi faltagatik, desagertutako artzaina bilatzeko lanak, eta larunbatean ekingo diete berriro

Artzaiaren bilaketa Urbian
18:00 - 20:00
Ertzaintzako agenteak desagertuaren bila ari dira. Argazkia: Ertzaintza

Larrialdi zerbitzuek bukatutzat eman dituzte ostegun arratsaldetik Aizkorri mendiaren hegoaldeko magalean desagertuta dagoen 77 urteko artzaina bilatzeko lanak, argirik ez dagoelako, eta larunbat honetan ekingo diete berriro.

Ertzaintzaren helikoptero batek gaur arratsaldean bertan aurkitu ditu artzainaren txakurra eta artaldea.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X