Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat atxilotu dute Malagako etxebizitza batean bikotekide ohia hiltzea egotzita

Rincon de la Victoria udalerriko bizilagunek liskar bat izan dela ohartarazi dute 10:20 aldera. Agenteak bertaratu direnean, hilda topatu dute 60 urteko emakumea, indarkeria zantzuak zituela.

Rincón de la Victoria (Málaga), 22/11/2025.- Un hombre ha sido detenido este sábado por su presunta implicación en la muerte violenta de una mujer en la localidad malagueña de Rincón de la victoria. EFE/Jorge Zapata
Hilketa matxista Rincon de la Victoria herrian (Malaga) gertatu da. Argazkia: EFE

Gizon bat atxilotu dute larunbat honetan Rincon de la Victoria Malagako herrian, bikotekide ohia indarkeriaz hiltzea egotzita.

Bizilagunek 112 zenbakira deitu dute 10:20 aldera, udalerriko etxebizitza batean borroka bat izan dela jakinarazteko. 

Guardia Zibila bertaratu denean, hilda topatu dute 60 urteko emakumea, indarkeria zantzuak zituela. Hori dela eta, gizona atxilotu dute, hilketarekin zerikusia duelakoan. Indarkeria matxista kasu gisa ikertzen ari dira.

Agenteak gertatutakoari buruzko datuak biltzen aritu dira. Antza denez, ez zegoen salaketarik jarrita genero-indarkeria kasuen jarraipena egiteko sisteman.

-------------------------------------------------

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadiko telefonoa), 016 (Espainiako Estatuko telefonoa) eta 3919 (Iparraldeko telefonoa, 24 orduz, igande eta jaiegunetan izan ezik, 09:00etatik 18:00etara); ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan; beraz, ziurtatu ezabatu egiten duzula. 

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Detenido un hombre en Berriz tras apuñalar a su mujer, herida de gravedad
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko

48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X