Lapurretak

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Familia bakarreko etxebizitzetan lapurretak egiten zituen talde ibiltari bateko kideak espetxeratu dituzte Bizkaian

Ikerketari esker, urrian eta azaroan Busturialdean eta Mungialdean egindako hamabost lapurreta argitu ahal izan dituzte.

bakio atxilotuak
Lapurtutako objektuak. Argazkia: Ertzaintza

28, 27 eta 25 urteko hiru gizon atxilotu ditu Bakion Ertzaintzak, Bizkaiko hainbat etxebizitzatan egindako lapurretetangatik. Hain zuzen ere, ikerkari horri esker, urrian eta azaroan Busturialdean eta Mungialdean familia bakarreko etxeetan egindako hamabost lapurreta argitu ahal izan dituzte.

Atxilotuak epailearen esku utzi dituzte gaur, eta espetxeratzeko agindua eman du honek.

Ikertzaile taldeak egindako ikerketen arabera, taldea batez ere auzo-errepideetatik mugitzen zen, eta auzoak eta bideak kontrolatzen zituen, familia bakarreko etxebizitzak zelatatzeko. Bitxiak, erlojuak, dirua edo baliotsutzat jotzen zituzten tresnak zituzten helburu.

Lapur talde horrek Gamiz-Fikako etxe batean egin zuen azken lapurreta, joan zen ostegunean. Ertzainek bi gizon atzeman zituzten etxebizitza horretako balkoian, eta hirugarren bat auto batean. Bakio zen haien helmuga. Zenbait patruilek, baina, itxi egin zieten udalerriko sarrerarako bidea. Ibilgailuan zihoazenak identifikatu ondoren, ertzainek atxilotu egin zituzten, talde kriminal bateko ustezko kide izateagatik eta etxeetan lapurtzeagatik.

Lapurretak beste herri batzuetan

Beste udalerri batzuetan ere izan dira lapurretak azkenaldian, Amurrion kasu. Bertako Udaleko ordezkariak eta Udaltzaingoa Ertzaintzarekin bildu berri dira badaezpadako zaintza eta ikerketa neurriak ezartzeko, zenbait etxebizitzatan azken egunetan jazo diren lapurretak medio.

Gainera, udaltzainek hainbat aholku eman dizkiete Amurrioko herritarrei, lapurreten aurrean babestuta egon daitezen.

 

Zure interesekoa izan daiteke

BERRIZ (BIZKAIA), 07/04/2026.-Cientos de personas han tomado parte esta tarde en Berriz en la protesta convocada por el movimiento feminista tras el apuñalamiento sufrido ayer lunes por una mujer a manos de su pareja en una vivienda de la localidad. La víctima, de 38 años, fue agredida con un arma blanca y tuvo que ser trasladada en helicóptero al hospital de Cruces en Barakaldo, mientras que una de las hijas de la pareja también resultó herida, de pronóstico más leve, al tratar de defender a su madre. EFE/ Jon Garai
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Berrizen emaztea labankadaz larri zauritzeagatik atxilotutako gizonak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain

Biktimak, 38 urteko emakumeak, zainketa intentsiboetako unitatean jarraitzen du. Arma zuriz eraso egin zion bikotekideak, familiak duen etxebizitzan bertan, eta lau seme-alaben aurrean. Emakumea Gurutzetako Ospitalera eraman zuten zauri larriekin, helikopteroz. Halaber, biktimaren alabetako bat, 15 urteko adingabea, arin zauritu zuen aitak.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X