Trafikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

75 urteko euskal herritar bat hil da Errioxan, bere autoa AP-68 errepidetik aterata

Istripua astelehen goizean gertatu da, Errioxako San Asensio herrian. Gizonaren ibilgailua errepidetik atera da.

Un fallecido tras un accidente de tráfico por la salida de vía de su turismo en AP-68, en San Asensio (La Rioja)



REMITIDA / HANDOUT por GUARDIA CIVIL

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

24/11/2025

75 urteko euskal herritar bat hil da astelehen honetan AP-68 autobidean, 98,300 kilometroan, Bilborako noranzkoan, San Asensio parean (Errioxa), bere ibilgailua errepidetik aterata.

Gobernu Ordezkaritzak jakitera eman duenez, ezbeharra 09:50 aldera gertatu da. Errioxako Trafiko Zuzendaritza, SOS Errioxa, suhiltzaileak eta Guardia Zibila bertaratu dira. 

Ondoren, hileta-zerbitzuak mobilizatu dituzte, eta hildakoa Auzitegiko Medikuntzako Institutura eraman dute.

Zure interesekoa izan daiteke

<img style="float:left;margin:5px;" src="http://10.126.2.21/media/images/2011/12/22/588258/588258_Guernica_thumbnail.jpg"/><br/><strong>'Guernica' Foto : EITB</strong>
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Gernika" Euskadira lekualdatzea, arazo teknikoa ala politikoa?

Picassoren Gernika Euskadira ekartzea arazo teknikoa da, ala politikoa? Hortxe dago koska, eta erantzun bila, EITBk Luis Beltran arte-zaharberritzailearekin eta Fernando Castro arte-kritikariarekin hitz egin du. Bat datoz, eta biek diote artelana garraiatzeak erronka tekniko handia dakarrela berekin, kontuan izanik koadroaren egoera eta tamaina. Hori oinarri, batzuen ustez, kalteak eragiteko arriskua handiegia da, eta ez du merezi; beste batzuen aburuz, aldiz, egin, egin izan dira halakoak lehen ere, eta borondate kontua da.

El Comité de Árbitros de Bizkaia volverá a designar árbitros para los clubes Basauri Bea y Portugalete
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Basauri eta Portugaleteko futbol taldeei ezarritako betoa kendu du Bizkaiko Arbitroen Batzordeak

Ohar batean Bizkaiko Arbitroen Batzordeak adierazi duenez, "egoera bideratutzat" eman dute, erasorik ez errepikatzeko klubek "neurriak hartzeko" konpromisoa hartu baitute. Ondorioz, Basauri Bea eta Portugaleteko hurrengo partidetarako epaileak izango dituzte. Hala ere, inplikatutako hirugarren taldearen (Berangoko Karabigane) gaineko betoak indarrean jarraituko du, klub hori ez baita arbitroekin harremanetan jarri.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X