TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko eguna, Hertzainak eta Elkarren arteko epaiketa, eta Mendi Film jaialdiaren aurkezpena

Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

25N-Bilbao-manifestacion-efe
Azaroaren 25eko manifestazioa, iaz, Bilbon. Artxiboko argazkia: EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko azaroaren 25ean, hedabideetako lerroburu nagusiak:

Emakumearen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna: Indarkeria matxistaren eta konplizitate sareen aurrean, erantzukizun soziala eta erresistentzia feminista aldarrikatuko dituzte azaroaren 25ean. Euskal Herriko Mugimendu Feministak manifestazioak deitu ditu Euskal Herriko hiriburuetan (Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, 19:00etan, eta Baionan, 18:30ean). 

- Hertzainak eta Elkarren arteko epaiketa: Hertzainak taldeko hiru kidek Elkar argitaletxearen kontrako salaketa jarri zuten taldeko eskubide digitalak kontraturik gabe kudeatzea leporatuta. 30 urteotako dirua eskatzen diote. Epaiketa 10:00etan hasiko da Donostian. 

- Mendi Film Bilbao jaialdiaren aurkezpena: BBK Mendi Film Bilbo Bizkaia jaialdiaren 18. edizioa abenduaren 5etik 14ra bitartean egingo da, Bilbon. Aurkezpen ekitaldia 11:00etan egingo da Euskalduna jauregian. 

 

Zure interesekoa izan daiteke

<img style="float:left;margin:5px;" src="http://10.126.2.21/media/images/2011/12/22/588258/588258_Guernica_thumbnail.jpg"/><br/><strong>'Guernica' Foto : EITB</strong>
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Gernika" Euskadira lekualdatzea, arazo teknikoa ala politikoa?

Picassoren Gernika Euskadira ekartzea arazo teknikoa da, ala politikoa? Hortxe dago koska, eta erantzun bila, EITBk Luis Beltran arte-zaharberritzailearekin eta Fernando Castro arte-kritikariarekin hitz egin du. Bat datoz, eta biek diote artelana garraiatzeak erronka tekniko handia dakarrela berekin, kontuan izanik koadroaren egoera eta tamaina. Hori oinarri, batzuen ustez, kalteak eragiteko arriskua handiegia da, eta ez du merezi; beste batzuen aburuz, aldiz, egin, egin izan dira halakoak lehen ere, eta borondate kontua da.

El Comité de Árbitros de Bizkaia volverá a designar árbitros para los clubes Basauri Bea y Portugalete
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Basauri eta Portugaleteko futbol taldeei ezarritako betoa kendu du Bizkaiko Arbitroen Batzordeak

Ohar batean Bizkaiko Arbitroen Batzordeak adierazi duenez, "egoera bideratutzat" eman dute, erasorik ez errepikatzeko klubek "neurriak hartzeko" konpromisoa hartu baitute. Ondorioz, Basauri Bea eta Portugaleteko hurrengo partidetarako epaileak izango dituzte. Hala ere, inplikatutako hirugarren taldearen (Berangoko Karabigane) gaineko betoak indarrean jarraituko du, klub hori ez baita arbitroekin harremanetan jarri.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X