Biosegurtasuna indartzeko deia egin du Jaurlaritzak, Katalunian txerri izurri kasuak antzeman ostean
Aldi berean, ardura, zuhurtzia eta zaintza eskatu die txerrien sektoreari lotutako Euskadiko eragile guztiei, Bartzelonan sei basurde hil baititu izurriak bi egunean. Txerri izurriak, baina, ez die gizakiei eragiten, eta ez da kutsatzen txerri produktuak kontsumituta ere.
Kataluniako agenteen dispositiboa. Argazkia: EFE
Bartzelonako probintzian hainbat txerri izurri kasu antzeman ondoren, Eusko Jaurlaritzak lasaitasun mezua zabaldu du herritarren artean. Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak gogorarazi du gaixotasun horrek ez dakarrela arriskurik gizakien osasunerako, ez txerri okela ukitzeagatik ez kontsumitzeagatik.
Alabaina, ardura, zuhurtzia eta zaintza galdegin die Euskadiko txerrien sektoreari lotutako eragile guztiei Jaurlaritzak. Sektore osoaren lankidetza eta biosegurtasuna indartzea funtsezkoak dira birusa zabaldu ez dadin. Halaber, ehiza jardueran aritzen diren pertsonei eskatu die biosegurtasun neurri horiek bete ditzatela.
Amaia Barredo sailburuak azpimarratu duenez, "ezinbestekoa da biosegurtasun neurriak indartzea Euskadiko txerri ustiategi guztietan. Animalien osasuna eta elikagaien segurtasuna eragile guztien erantzun kolektibo eta arduratsuaren mende daude".
Bereziki, ekoizleei, garraiolariei, banatzaileei eta merkaturatzaileei eskatu diete zorrotz bete ditzatela ezarritako protokoloak.
Sei basurde hil dira Bartzelonan
Azken bi egunetan sei basurde gorpu agertu dira Bartzelonan, Afrikako txerrien izurriak jota, 1994tik Espainiako Estatuan horrelakorik ikusi ez bada ere. Dagoeneko 20 kilometro hesitu dituzte kaltetutako animaliak agertu diren eremuan, eta 39 ustiategi daude bertan.
Zer da txerri izurria?
Afrikako txerri izurria gaixotasun biriko oso kezkagarria da txerri sektorearentzat, oso kutsakorra baita basurde europarraren, fakokero afrikarraren eta abeletxeetako txerrien artean. Ordea, ez die gizakiei eragiten, eta ez da kutsatzen txerri produktuak kontsumituta ere.
Zure interesekoa izan daiteke
Kontrolpean geratu da Barrundiako zereal lursail batean piztutako sutea
Suhiltzaileak lanean ari dira Herediako sutea itzaltzeko.
Fidantzarik gabe espetxera bidali du behin-behinean epaileak Errenterian gizon bat hiltzeagatik atxilotutako gizona
Hilketa joan den igandean gertatu zen. Sastada jaso eta lurrean etzanda geratu zen biktima, taberna baten ondoko pasabidean, eta azkenean, tokian bertan hil zen.
Kontrolpean hartu dute Goizuetan piztutako baso sutea
Suhiltzaileek garrak kontrolpean hartu dituzten arren, talde bat lekua zaintzen gelditu da. Aitasemegi parajean piztutako suteak larreak eta pagadi bat erre ditu.
Euskal Selekzioaren ofizialtasuna aldarrikatu dute ehunka herritarrek, Irun eta Hendaia artean
'Ofizialtasuna. Euskal Herritik mundura!' lelopean, Euskal Selekzioaren ofizialtasuna eskatu dute ehunka herritarrek, Irun eta Hendaia lotzen dituen zubian. Gure Eskuk, 7baietz eta Gu ere bai! taldeek deitu dute ekitaldia. Besteak beste, EAJko eta EH Bilduko ordezkariak izan dira bertan.
Baionan dena prest, bost egunez zuri eta gorriz janzteko
Baionako bestak hasiko dira gaur, uztailak 15, eta igandera arte, uztailak 19, ia milioi bat pertsona gerturatuko dira Lapurdiko hiriburura. Tradizioari jarraituz, arratsaldeko 17:00etan hasiko dira jaiak, herriko etxeko balkoitik hiriko giltzak botatzearekin batera. Ostiraletik aurrera, bestagunera sartzeko 15 euro ordaindu beharko dira.
Erraldoien azken dantza sanferminei agur esateko
Bederatzi eguneko festaren ondoren, Erraldoi eta Buruhandien Konpartsak azken dantza egin du Iruñeko Udaletxeko plazan, Ezpeleta jauregira itzuli aurretik. Haur eta helduek hunkituta agurtu dituzte erraldoiak, buruhandiak, kilikiak eta zaldikoak, datorren urtera arte.
Euskal Selekzioa-Palestina futbol partidan bildutako diruarekin dohaintza solidarioa egin dute
Partida horretan bildutakoarekin (600.000 eurotik gora) dohaintza solidarioa egin die Euskadiko Futbol Federazioak Mugarik Gabeko Medikuei, Gazara laguntza humanitarioa bidaltzeko.
Intentsitate altuko bigarren sexu-eraso bat izan da sanferminetan
Hala baieztatu du Joseba Asiron Iruñeko alkateak astearte goizean. Honekin, aurtengo jaietako bigarrena litzateke. Guztira, 25 salaketa egon dira; 22, ukituengatik.
Naturaren legea, Cabarcenon: Zambi elefante eme mitikoa hil egin da, taldekideen arteko borroka baten ostean
50 urteko Zambi 1994an iritsi zen Cabarcenora, Alemaniatik, eta parkeko emeen artean zaharrenetako bat zen. Gatazka astelehen honetan gertatu zen, kideen arteko hierarkia ezartzeko borroka batean; horrelako liskarrak ohikoak izaten dira. Lau kume izan zituen Zambik Chisco bere bikotekidearekin batera, eta biak ala biak funtsezkoak izan ziren parkeko ugalketa-programa arrakastatsuan.
Heriotza kopuruak % 3,7 egin du gora Euskadin 2025ean, 23.214 hildakorekin
Eustatek argitaratutako datuen arabera, 2024an baino 822 heriotza gehiago izan dira 2025ean Euskal Autonomia Erkidegoan, eta gorakada horrek EAEko hiru lurraldeetan eragina izan du. Heriotza-tasaren hazkunde hori 80 urtetik gorakoen taldean izan da bereziki, eta tumoreak dira heriotza-kausa nagusia.