TRAFIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Emakume bat hil da Burlatan, motor-istripu batean

Motorrean bidaiari gisa zihoan pertsona hil da; motor-gidaria, berriz, onik atera da.

Istripua izan den lekua, Burlatan. Argazkia: Nafarroako Foruzaingoa

49 urteko emakume bat hil da gaur goizean Burlatan (Nafarroa), bidaiari gisa zihoan motorretik jausita, Nafarroako Foruzaingoak jakitera eman duenez.

Istripua Nafarroako udalerriko Kale Nagusian gertatu da, 07:15 aldera, eta motorraren gidaria onik atera da.

Foruzaingoak ikerketa abiatu du istripua nola gertatu den argitzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X