Pegasus Airlinesek astean lau aldiz konektatuko ditu Istanbul eta Bilbo
Turkiako aire konpainian esan duenez, txartelak eskuragarri daude jada 69,99 eurotik aurrera.
Pegasus Airlines Turkiako kostu baxuko airelineak jakitera eman duenez, gaur hasi du Istanbul eta Bilbo arteko zuzeneko konexioa, eta bi hiriak astean lau aldiz lotuko ditu bi norabideetan.
Istanbulgo Sabiha Gökçen aireportutik (SAW) datozen hegaldiak 09:20an irtengo dira astelehenetan eta 10:15ean asteazken, ostiral eta igandeetan. Bilboko aireportutik (BIO) datozen hegaldiak 12:55ean irtengo dira astelehenetan, 14:00etan asteazken eta ostiraletan eta 13:50ean igandeetan. Txartelak eskuragarri daude jada 69,99 eurotik aurrera.
Pegasus Airlineseko zuzendari komertziala, Onur Dedeköylü, "pozik" agertu da Istanbul lotzen duen hegaldi zuzen berria martxan jarri delako. "Istanbul, Asian sartzeko atea da eta Bilbo berriz, aisialdirako zein merkataritzarako gero eta erakargarriagoa den hiria". Lotura berri honek, bi hirian arteko harremanan komertzial eta turistikoak sustatuko dituela adierazi du.
Bestalde, Ivan Grande Bilboko Aireportuko zuzendariak ongi-etorria eman dio Pegasus Airlines konpainiari Bilbora. "Bilboko Aireportua Espainiako iparraldean sartzeko ate nagusia da, eta harro gaude EAEren eta Turkiaren arteko lotura komertzial, turistiko eta industrialak bultzatzeko beste urrats bat emateagatik".
Zure interesekoa izan daiteke
Ehunka lagunek salatu dute Muskiz eta Abantoko herritarrak "hiltzen" ari dela Petronor
Bizkaiko bi herri horietako bizilagunak kalera atera dira ostegunean izandako bentzeno ihesaren aurka protesta egiteko. Salatu dutenez, agintariek "berandu" hartu zituzten prebentzio neurriak, bentzeno maila altuak goizean atzeman zituzten arren. Jaurlaritzari neurriak eskatu dizkiote, halakorik berriro gerta ez dadin.
Sei pertsona zauritu dira BI-636 errepidean, Zallan, izandako auto istripuan
Bolunburuko tuneletik gertu jazo da istripua, Kadaguako korridorean, eta zirkulazioa eten dute larrialdietarako zerbitzuak inguruan lanean ari ziren bitartean. Dena dela, 13:35 aldera ireki dute berriro.
Gizon bat atxilotu dute Bilbon, gaueko aisialdirako lokal batean edalontzi batekin gizon bat larri zauritzeagatik
Biktima ospitalera eraman behar izan zuten, masailalbo-hezurrean eta begi batean zauriak zituelako, eta atxilotua epailearen esku uzteko zain dago.
Tolosako Ospitalea 2031rako egongo da eraikita
Erietxea eraikitzeko proiektua esleitu du Jaurlaritzak, 107,6 milioiko inbertsioarekin. Ospitalea udalerriko sarreran kokatuko da, ia 8.500 metro koadroko lursail batean. Ospitalizazioko 90 ohe izango ditu eta 380 profesionalek jardungo dute bertan.
Martxoak 3 elkarteak "Espainiako Erresumak 1976ko gertakariengatik duen erantzukizuna onartzea" eskatu du
Biktimen elkarteak omenaldia egin die "martxoaren 3ko garra bizirik mantendu dutenei".
Gizon bat atxilotu dute Cadizen emaztea hiltzea leporatuta
Emakumearen gorpua haren etxean aurkitu zuten, Puerto de Santa Marian.
Sute batek palet biltegi bat kiskali du Galdakaon
Ostiral gauean piztu den sute batek palet biltegi bat kiskali du Galdakaon, Artola auzoan. 23:30 aldera piztu da sua, eta suhiltzaileek ordu eta erdi behar izan dute sua itzaltzeko. Ez da inor zauritu.
Sei pertsona zauritu dira Galdakaon, taberna bateko sabai faltsua erorita
Gertaera 19:15ak aldera izan da, Agirre Lehendakariaren kaleko taberna batean.
Ortuellako kiroldegia itxi dute gimnasioko estalkiaren zati bat hondoratu ostean
Sabaiaren kolapsoaren ondorioz, udal gimnasioa eta atletismo-pista itxi behar izan dituzte, baina ez da inor zauritu.
Sei planeta eta Ilargia dira otsail amaierako planeta-lerrokadura handiaren protagonistak
Iluntzeko zeruak ikuskizun astronomiko bereziki deigarria eskainiko digu otsaileko azken egunetan. Virginia Garcia Aranzadiko astronomoak azaldu digu zein sei planetak egingo duten bat zeruan.