Kerman Villateren familiaren ustez, kolpearen uneko irudiak ikusita, bistakoa da "azpikeriaz egindako hilketa" izan zela
Gasteizko Mitika diskotekaren aurrean ukabilkada jaso eta hil zen gazte gasteiztarraren gurasoak haserre daude Arabako Probintzia Auzitegiko epaileak aske utzi duelako, epaiketaren zain, hilketagatik akusatutako atezaina. Haien ustez, ETB2ko "Euskadi Quédate" saioak esklusiban eman dituen irudiak ikusita, agerikoa da epailearen erabakia ez zela zuzena izan.
Zure interesekoa izan daiteke
Kamioi batek Gasteizko Santa Isabel hilerriko hormaren zati bat bota du
Hondakinak biltzeko kamioi bat maniobra egiten ari zela gertatu da ezbeharra. Kolpearen ondorioz, hormaren zati bat eta hesi bat behera etorri dira. Zorionez, inor ez da zauritu.
TAOa Zorrotzaurrera iritsiko da
Martxoaren 16an sartuko da indarrean, eta bertako bizilagunek dagoeneko eska dezakete egoiliarren txartela.
Osasun Sailak benzodiazepinen erabilera mugatzeko estrategia jarri du martxan, batez ere adinekoen eta emakumeen kasuan
Kontsumoaren prebalentzia handiagoa duten pertsonen artean ongizate emozionala eta lo-higieneko hezkuntza sustatuko dira. Gainera, gorabeherak goiz identifikatzea eta arazoak patologiko bihurtzea saihestea bilatuko dute. Azken batean, neurri ez-farmakologikoak sustatu nahi dira eta sisteman "aldaketa kulturala" eragin, prebentiboagoa eta iraunkorragoa izan dadin, Osasun Sailak eta Osakidetzak jakinarazi dutenez.
Bisubi Fundazioak sektoreko emakumeen sare bat jarri du martxan, sukaldeetan historikoki egin izan duten lana proiektatu eta aitortzeko
Sukaldeak emakumeak historikoki okupatutako espazioak izan dira, baina, gastronomia espazio publiko garrantzitsua izatera heldu denean, emakumeak ikusezin bihurtu dira. Hori salatu dute BISUBI Bizkaiko Sukaldarien Fundazioa osatzen duten emakume sukaldariek lehen aldiz egin duten agerraldian, gaur.
Badabiltza Santander-Bilbo arteko trenak, kable-larpurreta baten ondorioz zerbitzua etenda egon ostean
Adifen arabera, gorabehera konpondu da eta zirkulazioa berrezarri da. Santander-Bilbo zabalera metrikoko lineako trenak pixkanaka ibiliko dira berriro ohiko maiztasunez.
Osakidetzak SMSak bidaliko dizkie herritarrei, WhatsApp bidez komunikazioak bidaltzeko baimena eskatzeko
Osakidetzaren webgune ofizialaren bidez eta 945 00 65 00 telefonora deituta ere eman daiteke baimena.
Bost urteko kartzela zigorra ezarri diete bi gazteri adingabe bat hiltzen saiatzeagatik, Donostian
Bi auzipetuek gertatutakoa onartu eta akordioa lortu dute Fiskaltzarekin. Hala, 12 urteko zigorra beharrean, bost urtekoa jaso dute, eta sei urtez, ezingo dira biktimarengana hurbildu, ezta harekin harremanetan jarri ere. Hilketa saiakera 2025ean gertatu zen, Donostiako ikastetxe baten atarian. Lau gizon, horietako bi adingabeak, adin txikiko bat hiltzen saiatu ziren.
Bi eguzki-parke proiektatu dituzte Gasteizen eta Arratzua-Ubarrundian, 23.000 panelekin
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak astelehen honetan argitaratu du Sociedad de Explotación Fotovoltaica Iota enpresak proiektatutako 5 MWn-ko bi proiektuetarako ebazpen hau.
A-1 autobidearen erreietako bat ireki dute Olaztin, Irunerako noranzkoan, kamioi batek izandako istripuaren ondorioz guztiz itxita egon ostean
Kamioia bidetik atera da, eta zama errepidean zabalduta geratu da. Ezbeharra 395. kilometroan gertatu da, Irunerako noranzkoan. 07:00etatik errepidea guztiz itxita egon ostean, erreietako bat ireki dute. Gainera, trafiko-zirkulazioa NA-2410 bigarren mailako errepidetik bideratu da, Ziordiarako irteeratik.
Ehunka lagunek salatu dute Muskiz eta Abantoko herritarrak "hiltzen" ari dela Petronor
Bizkaiko bi herri horietako bizilagunak kalera atera dira ostegunean izandako bentzeno ihesaren aurka protesta egiteko. Salatu dutenez, agintariek "berandu" hartu zituzten prebentzio neurriak, bentzeno maila altuak goizean atzeman zituzten arren. Jaurlaritzari neurriak eskatu dizkiote, halakorik berriro gerta ez dadin.