Nolakoak dira familiak Euskadin, gaur egun?
Etxekoen unitateen herena pertsona bakarrekoa da, eta 100.000 baino gehiago guraso bakarrekoak dira.
Euskadi aldaketa betean dago, baita bertako familia-mapa ere. Guraso bakarreko familiei buruzko Estatuko eta EAEko araudia aurrera doan bitartean, Eustatek argitaratu dituen azken datuek (2023) EAEko etxekoen unitateak nolakoak diren eta nola bizi garen mahaigaineratu dute.
Familientzako laguntzak
Guraso bakarreko familien akreditazioa arautu eta laguntza ekonomikoa % 30 handituko du Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak onartutako dekretuari esker, familia horiek akreditazio digitala eskatu ahalko dute, administrazioetako laguntzak eskuratzen laguntzeko. Familia horien % 80 ama batek eta seme-alaba batek edo gehiagok osatuta daude, eta EAEn 21.000 familia inguru dira.
Guztira, 937.737 etxebizitza daude EAEn, eta 2.201.462 pertsona bizi dira. Euskadiko jaiotza-tasa 1,28 seme-alabakoa da emakume bakoitzeko.
Beraz, familia-mota arruntena pertsona bakarrekoa da (290.497); ondoren, "nuklearra, seme-alabekin" (289.361) eta "nuklearra, seme-alabarik gabe" (203.190) daude.
Etxekoen kopurua jaitsi egin da: 2015ean 2,48 pertsona bizi ziren etxe bakoitzean, eta 2023an, 2,35. Horrek erakusten du etxe txikiagoak eta zatikatuagoak izateko joera dagoela.
Noiz etorri da aldaketa?
Datuei begieratuta, ez dago une erabakigarririk; hau da, etxe nuklearrek ez zioten gehiengoa izateari utzi halako batean; aitzitik, prozesu graduala izan da.
- 80ko hamarkadaren amaieran eta 90eko hamarkadan, pertsona bakarreko familien kopurua asko hazi zen.
- 2001: pertsona bakarreko familiak kopuru osoaren % 20 ziren, gutxi gorabehera.
- 2023: pertsona bakarrekoak % 31 dira, eta, lehen aldiz, seme-alabak dituzten etxe nuklearrak baino gehiago dira.
Etxeen heren batean pertsona bakarra bizi da
Euskadin, erregistratutako 937.737 etxebizitzetatik 290.497tan pertsona bakarra bizi da. Etxebizitza guztien % 31 dira, eta unitate-mota ohikoena dira. Gizartea zahartu da, eta horrek dakar bizi-itxaropena handiagoak izatea, eta, hortaz, bizikidetza-ohituren aldaketek azaltzen dute hazkunde iraunkor hori.
Seme-alabak dituzten familiak giltzarri dira oraindik, baina ez dira nagusi
Seme-alabak dituzten etxe nuklearrak 289.361 dira (% 30,9), pertsona bakarreko etxeen kopuruaren oso antzekoa.
Horren eragile seme-alabarik gabeko etxe nuklearrak dira, 203.190 (% 21,7). Kategoria horretan sartzen dira seme-alabarik gabe bizi diren bikote guztiak, dela seme-alabarik ez dutelako, dela seme-alabarik ez izatea erabaki dutelako, dela seme-alabak etxean bizi ez direlako. Beraz, Euskadin eredu hori hedatzen ari da.
Guraso bakarreko 100.000 familia baino gehiago
Guraso bakarreko familiak 101.050 dira (% 10,8) honezkero, eta, hortaz, esan dezakegu talde handia dela gaur egun. Gehienen buru emakumeak dira, eta horrek azaltzen du izapidetzen ari den dekretuak ama buru duten guraso bakarreko familien terminoa erabiltzea, eskubideak eta laguntzak eskuratzeko kategoria espezifiko gisa.
Talde horrek ahultasun handienetako batzuk biltzen ditu: errenta erabilgarri txikiagoa, lana eta familia uztartzeko zailtasun gehiago eta pobrezia-arrisku handiagoa. Horregatik, aintzatespen administratiborako eta laguntza ekonomikorako neurriak eztabaida instituzionalaren puntu nagusietako bat dira.
Familia-eredu "ezohikoak", baina esanguratsuak
Proportzio txikiagoan bada ere, badira hain ugariak ez diren baina esanguratsuak diren errealitateak:
- Nukleo anitzekoak 18.002 (% 1,9) dira: Hainbat unitate, etxe batean.
- Ahaide ez diren hainbat lagun, 24.647 etxe (% 2,6): familiakoak ez direnen unitateak; ohikoa da alokairua banatzeko.
- Nukleorik gabeko familiak, 10.990 (% 1,2): gurasorik gabeko ahaideek osatutako etxekoen unitateak (anai-arrebak, osaba-izebak, etab.).
Eraldaketa soziala eta erronka berriak
Euskal familia-mapak eraldaketa-prozesu sakona islatzen du: Pertsona gehiago bakarrik bizi dira, bizikidetza-ereduetan aniztasun handiagoa dago eta politika publikoak errealitate konplexuetara egokitzeko beharra gero eta handiagoa da.
Zure interesekoa izan daiteke
Verter Recycling enpresak ez du Zaldibarko zabortegian beste istripurik saihesteko inolako neurririk hartu
Hala egiaztatu du Jasangarritasun Sailak EH Bilduren eskariz egindako txosten batek. 29 arau-hauste jaso ditu ikerketak, eta luiziak sortzeko arriskua dagoela ohartarazi du.
Nicholas Nixonen argazkigintzaren bost hamarkada zuri-beltzean, Bilbon
Rekalde Aretoak Nicholas Nixon argazkilari ospetsuaren atzera begirako erakusketa aurkeztu du. Nixon bera, bere alabarekin batera, aurkezpenera joan da. Erakusketak ia 200 irudi biltzen ditu zuri-beltzean, argazkilariaren bost hamarkada biltzen dituztenak. Irudi horietatik hamar lehenengo aldiz aurkezten dira.
Udalekuak programak inoiz baino plaza gehiago eskainiko ditu aurten Euskadin: 4.289
Kanpaina 7 eta 13 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago, eta zazpi eguneko txandetan parte hartuko dute, uztailaren 1etik 29ra bitartean. Eskaintza osotik, 4.004 plaza euskarazko udalekuetarako izango dira, eta 285, berriz, modalitate elebidunerako.
Kamioi batek Gasteizko Santa Isabel hilerriko hormaren zati bat bota du
Hondakinak biltzeko kamioi bat maniobra egiten ari zela gertatu da ezbeharra. Kolpearen ondorioz, hormaren zati bat eta hesi bat behera etorri dira. Zorionez, inor ez da zauritu.
TAOa Zorrotzaurrera iritsiko da
Martxoaren 16an sartuko da indarrean, eta bertako bizilagunek dagoeneko eska dezakete egoiliarren txartela.
Osasun Sailak benzodiazepinen erabilera mugatzeko estrategia jarri du martxan, batez ere adinekoen eta emakumeen kasuan
Kontsumoaren prebalentzia handiagoa duten pertsonen artean ongizate emozionala eta lo-higieneko heziketa sustatuko dira. Gainera, gorabeherak goiz identifikatzea eta arazoak patologiko bihurtzea saihestea bilatuko dute. Azken batean, neurri ez-farmakologikoak sustatu nahi dira eta sisteman "aldaketa kulturala" eragin, prebentiboagoa eta iraunkorragoa izan dadin, Osasun Sailak eta Osakidetzak jakinarazi dutenez.
Bisubi Fundazioak sektoreko emakumeen sare bat jarri du martxan, sukaldeetan historikoki egin izan duten lana proiektatu eta aitortzeko
Sukaldeak emakumeak historikoki okupatutako espazioak izan dira, baina, gastronomia espazio publiko garrantzitsua izatera heldu denean, emakumeak ikusezin bihurtu dira. Hori salatu dute BISUBI Bizkaiko Sukaldarien Fundazioa osatzen duten emakume sukaldariek lehen aldiz egin duten agerraldian, gaur.
Badabiltza Santander-Bilbo arteko trenak, kable-larpurreta baten ondorioz zerbitzua etenda egon ostean
Adifen arabera, gorabehera konpondu da eta zirkulazioa berrezarri da. Santander-Bilbo zabalera metrikoko lineako trenak pixkanaka ibiliko dira berriro ohiko maiztasunez.
Osakidetzak SMSak bidaliko dizkie herritarrei, WhatsApp bidez komunikazioak bidaltzeko baimena eskatzeko
Osakidetzaren webgune ofizialaren bidez eta 945 00 65 00 telefonora deituta ere eman daiteke baimena.
Bost urteko kartzela zigorra ezarri diete bi gazteri adingabe bat hiltzen saiatzeagatik, Donostian
Bi auzipetuek gertatutakoa onartu eta akordioa lortu dute Fiskaltzarekin. Hala, 12 urteko zigorra beharrean, bost urtekoa jaso dute, eta sei urtez, ezingo dira biktimarengana hurbildu, ezta harekin harremanetan jarri ere. Hilketa saiakera 2025ean gertatu zen, Donostiako ikastetxe baten atarian. Lau gizon, horietako bi adingabeak, adin txikiko bat hiltzen saiatu ziren.