Arabako Foru Aldundiak uste du gurasoek abandonatutako 30 adingabe atzerritar daudela bere tutoretzapean
Asteazkenean, Polizia Nazionalak bikote bat atxilotu zuen Bilbon, bi seme-alaba adingabe abandonatzeagatik. Administrazioen arabera, adingabeak legez sartzen dira Estatuan gurasoekin, eta horiek babesgabetasun-egoeran uzten dituzte, azkenean Aldundiek babes ditzaten.
Arabako agintariek uste dute azken hilabeteetan lurraldeko zentroetara iritsitako adingabe atzerritarren artean 30 bat gurasoek abandonatu zituztela, Foru Aldundiko iturriek EITBri esan diotenez.
Adingabe horiek Espainiako Estatuan legez sartu ziren, senide edo tutore batekin batera, eta ondoren tren edo autobus geltokietan abandonatu zituzten.
Kasu batean, aita batek 11 urteko semea Ertzaintzaren komisaria batean utzi zuen, Gasteizen. Beste batean, gurasoak Aldundiaren zentroan agertu ziren, semea jasotzera, abandonatzea delitua zela jakin zutenean.
Atxiloketa
Fenomeno horrekin lotuta, asteazken honetan, Polizia Nazionalak bi pertsona atxilotu ditu Bilbon, bi seme-alaba adingabeak abandonatzea egotzita. Izan ere, babesgabetasun-egoeran utzi zituzten.
Poliziak jakinarazi duenez, ikerketa aurtengo otsailean hasi zen. Bi gurasoak Marokotik Espainiara alaba adingabearekin joan ziren, eta bakarrik utzi zutenean autobus batean. Autobus horrek Granadatik Bilbora eraman zuen, neba adinez nagusia han bizi zen eta; hura ere abandonatu zuten, adingabea zela, orain urte batzuk.
Zure interesekoa izan daiteke
Pertsona bat hil da Benasquen, elur-jausi batek harrapatuta
Cerler eski estazioan gertatu da ezbeharra. Dirudienez, hainbat elur-jausi izan dira gaur pistetatik kanpo.
Lau gazte atxilotu dituzte Bedian, Euskotrenen tren batean grafitiak egitea egotzita
18 eta 21 urte bitarteko lau gizonezko hartu dituzte atxilo, trenbidean barrikada bat jarri eta Euskotrenen tren batean pintaketak egitea leporatuta.
Hamar pertsona erietxera eraman dituzte Gasteizko lonja batean izandako sutean kea arnasteagatik
Ertzaintzak jakitera eman duenez, igande goizeko zortzi eta erdietan gertatu da. Ikerketa abiatu dute sua zerk eragin duen argitzeko.
Pertsona bat erreskatatu dute Basauriko zubi batetik ibaira erori ostean
Larrialdi zerbitzuek gizon bat erreskatatu dute larunbat honetan, Agirre Lehendakariaren etorbideko zubi batetik uretara erori ondoren.
Ertzaintzak giza gorpuzkiak kiskalita topatu ditu Ortuellan
Ikerketa abian dute gertatutakoa argitu eta istripua izan den edo kriminalitate zantzuak dauden zehazteko. Oraindik ez dute biktima identifikatu.
11 pertsona intoxikatu dira kea arnastuta Baionan piztu den sute batean
Baiona iparraldeko lau solairuko etxebizitza batean piztu dira garrak, 10:30 aldera, eta eguerdirako itzali dute sutea. Sei pertsona ospitaleratu behar izan dituzte.
Maskotekin iruzurrak online egiten zituen sare bat desegin, eta isolatuta zuten 80 urteko gizon bat askatu dute
18 pertsona atxilotu dituzte Bizkaian, eta iruzurgileen 121 biktima identifikatu dituzte, batzuk Gipuzkoan eta Araban.
Afrikako Kopako finala pasioz biziko dute Bilbon
San Frantzisko auzoan bizi diren senegaldarrak eta marokoarrak ilusioz gainezka daude igandeko partidaren zain. Ia guztiek dute planen bat pentsatuta. Baina, batez ere, giro bikainean bizitzea espero dute, oso ondo konpontzen diren bi zaletu-talde baitira.
Emakume bat zauritu da Bilbon, etxebizitza batean sua piztuta
Gertaera 19:15ak aldera jazo da, San Adrian kaleko etxebizitza batean. Zauritutako emakumea Gurutzetako Ospitalera eraman dute, garretatik ihesi leihotik salto egin ostean.
Scrapie foku bat antzeman dute Zestoako baserri batean
Entzefalopatia espongiforme transmitigarri (EET) gisa sailkatutako gaixotasuna da, eta ardiei eta ahuntzei eragiten die. Dermatosi nodular kutsakorra edo mingain urdina gisako gaixotasunetan ez bezala, Europako araudiak ez du eskatzen ustiategia guztiz sakrifikatzea kasu bakar baten aurrean.