Eusko Jaurlaritzak "frankismoa arintzen duten mitoak desegiteko" ekitaldia antolatu du gazteekin
Exekutiboa Alemaniako elkarte memorialista batekin elkarlanean ari da "faxismoaren eta nazismoaren zentzugabekeriaz" kontzientziatzeko egitasmo batean.
Gazteak sakelako telefonoarekin artxiboko irudi batean. Argazkia: Europa Press.
Eusko Jaurlaritzak 500 gazte bilduko ditu 2026ko otsailaren 25ean Barakaldoko (Bizkaia) BECen, "sare sozialetan frankismoa arintzen duten mitoak desegiteko". Hala iragarri du Maria Jesus San Jose Justizia eta Giza Eskubideetako sailburuak gaurko kontrolerako saioan. Jaurlaritza Alemaniako elkarte memorialista batekin elkarlanean ari dela gaineratu du, "faxismoaren eta nazismoaren zentzugabekeriaz" kontzientziatzeko plan batean.
PSE-EE legebiltzar-taldeak egindako galderari erantzunez egin du iragarpena sailburuak. Azaldu duenez, orain gutxi egindako inkesta baten arabera, gazteek, egoera jakin batzuetan, erregimen autoritarioa demokrazia baino hobe ikusten dute. San Jose kezkatuta agertu da, eta pertzepzio horri aurre egiteko neurriak iragarri ditu.
Lehenik eta behin, giza eskubideen defentsa aktiboaren aldeko kontzientziazio kanpainak bultzatuko direla adierazi du. Gaineratu du beharrezkoa dela indarkeriaren deslegitimazioan lan egitea memoriaren bidez. Horregatik, iragarri du datorren urteko otsailaren 25ean bere sailak DBHko 500 ikasle baino gehiago bilduko dituela Barakaldoko BECen (Bizkaia). "Frankismoaren diktadura sare sozialetan eztitu nahi duten mito guztiak desegiteko antolatutako ekitaldia izango da", esan du.
Era berean, jakitera eman du Eusko Jaurlaritza Nafarroako Gobernuarekin, Buchenwald elkartearekin (nazien esparruetako deportazioaren memoria lantzen duen erakundea) eta Espainiako Gobernuarekin batera lanean ari dela "faxismoaren eta nazismoaren zentzugabekeriari" buruzko programa bateratu bat abiarazteko. 2026an jarriko da abian eta Buchenwald-eko (Alemania) kontzentrazio-esparruan gertatutakoaren kontakizuna egingo du.
Proiektu honen bidez nazien eremura deportatutako 55 euskaldunen "bizi esperientzia gogorrak" gogoratuko dituzte, eta programan parte hartzen duten ikasleek bertara bidaiatzeko aukera izango dute apirilean.
Zure interesekoa izan daiteke
Azpeitiko ustezko hiltzailearen etxebizitza miatzen ari da berriro Ertzaintza
Poliziak dispositibo zabala abiatu du Landeta industrialdearen inguruan, 30 urteko taxilari baten hilketaren ustezko egilea han egon daitekelakoan. Gizonaren autoa gaur goizean aurkitu dute inguru horretan.
AEK-k euskaltegi guztiak bete nahi ditu datorren ikasturtean, euskarak kaleak eta plazak har ditzan
Gaurtik, zabalik dago AEK-ko euskaltegietan izena emateko epea. Dirulaguntzei dagokienez, berrikuntzarik nabarmenena Euskara Bonua da Euskal Autonomia Erkidegoan: A1, A2 eta B1 mailetan matrikulatzen diren ikasleek, 120 euro ordainduta, 4 urtez ikasi ahal izango dute.
Ceutako krisia Marokori leporatzeko "txostenik ez" dagoela erantzun dio Poliziaren zuzendariak Marlaskari
Barne ministroak azalpenak eskatu ditu El Español egunkariak Auzitegi Nazionalari igorritako txosten baten inguruan argitaratu duen informazioaren harira. Horren arabera, Marokoko jendarmeek gidatu zituzten migratzaileak Ceutako mugara uztailaren 30ean.
Emakume baten hilketa artxibatu dute Zizurren, ikertutako gizonak narriadura kognitiboa duelako
Epailearen ebazpenaren arabera, ezintasun hori ikertutako gertakarien ondoren etorri zitzaion; gertakariok 78 urteko emaztearen hilketarekin lotuta daude.
Azpeitiarrek shock egoeran jarraitzen dute taxilariaren hilketagatik
30 urteko taxi gidari bat hil zuten tiroz, atzo, asteartea, 20:00ak pasata, Azpeitian, eta bizilagunak gertatutakoa sinistu ezinik daude. Biktima oso ezaguna zen herrian, eta, antza, tirokatzailea ere bertakoa da. Lekukoen arabera, erasotzaileak martxan zihoan taxia atzetik jo zuen bere ibilgailuarekin, eta, autotik atera zenean, bost tiro eman zizkion. Gero, ihes egin zuen.
Begoñako Basilikan 3D eskaneatzea eta georradar bidezko azterketa hasi dituzte, indusketa arkeologikoa hasi aurretik
Esku-hartze arkeologikoa Begoña/Vecunia proiektuaren barruan kokatzen da, eta urriaren 13an hasiko da. Iraganera begiratzea du helburu, Bilborako eta Bizkairako esanguratsua den enklabe baten historia hobeto ezagutzeko.
Taxilari bat hil dute tiroz Azpeitian
Gertakaria Artzubia hiribidean izan da, 20:15 inguruan. Lekukoen arabera, auto batek beste bat kolpatu du atzetik, eta kolpatutako autoko gidaria tirokatu egin dute. Ertzaintza egilearen bila ari da.
Elkarretaratzea Zizur Nagusian, adingabe batek jasandako sexu-erasoa gaitzesteko
Erasoa igande goizaldean gertatu zen, herriko jaietan. Ustezko egilea atxilotuta dago.
Joan den ostiraletik Barakaldon falta zen gizona aurkitu dute
Auzokide batek aurkitu du bere etxeko garajera oinez sartzeko eskaileretan. Gizasemeak akidura sintomak zituen.
Abiatu da ikasturtea Ipar Euskal Herrian, berritasun batekin: telefono mugikorrak debekatu dituzte
Ipar Euskal Herriko 50.000 bat ikaslek gaur izan dute lehen eskola eguna. Aurten, berritasun nagusi bat izango dute zentro guztietan: telefono mugikorrak eskola orduetan erabiltzea debekatuta dago. Frantziako Gobernuak uztailean onartu zuen legea, eta gaur hasi dira aplikatzen.