Trafikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ireki dute A-15 errepidea Iruñerako noranzkoan, kamioi baten matxuragatik itxita egon ostean

Villabonan kamioi batek matxura izan du, eta errepidea erabat itxi behar izan dute, kamioia erretiratu arte. Zirkulazioa N-I errepidetik bideratu dute.

Ireki dute A-15 autobidea, Villabona parean, Iruñerako noranzkoan, kamioi batek matxura izan eta gero itxita egon ostean.

15:15ean matxuratu da, eta hasiera batean errepidea irekita egon da, baina erabat itxi dute gero, garabiak lan egin ahal izateko.

Trafikoa N-I errepidetik bideratu dute. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz

Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X