Albiste da
GASTEIZ
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ehun ibilgailu baino gehiago identifikatu dituzte Buesa Arena ondoan hainbat pertsonak egindako hitzordu masibo batean

Guztira 23 ibilgailu salatu eta 124 pertsona identifikatu dituzte.

Ertzaintzaren kontrola, Buesa Arenan. Argazkia: Ertzaintza

Bart gauean Gasteizko Ertzain-etxeko, Ertzaintzaren Arabako Trafikoko Lurralde Unitateko eta Udaltzaingoaren Herritarrak Babesteko agenteek elkarrekin egindako dispositibo batean, 109 ibilgailu eta 124 pertsona identifikatu dituzte Buesa Arena inguruan, eta guztira 23 ibilgailu salatu dituzte, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

21:00ak jo ostean, Gasteizko Ertzain-etxeko Herritarrak Babesteko agenteek, Trafikoko Lurralde Unitatekoekin eta Udaltzaingoko agenteekin batera, trafiko-kontrol bat ezarri zuten Buesa Arena pabiloiaren inguruan, "sare sozialen bidez ibilgailu asko biltzeko hitzordua" jarrita zutela jakin zutelako.

Dispositiboaren barruan, 23 ibilgailu zigortu zituzten, horietako 15 erreforma handiak egiteagatik, bi IATa eguneratuta ez izateagatik eta 6 pneumatikoekin lotutako gorabeherengatik.

Miranda de Ebroko Udaltzaingoak jakinarazi dienez, Gasteizko kontrola amaitu ondoren, hainbat ibilgailu legez kanpoko lasterketak egiten harrapatu zituzten herri horretan. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi