Arazorik ez da izan PSGren zaleek Bilbon barrena egin duten ibilbidean
Athletic Cluben eta PSGren arteko Txapeldunen Ligako futbol partidaren segurtasuna bermatzeko, 600 ertzain inguru ari dira lanean Bilbon. 17:00etatik, trafikoa etenda dago San Mames, Euskalduna Zubia eta Jesusen Bihotza inguruetan.
Normaltasunez eta arazorik gabe egin dute Paris Saint-Germainen taldearen zaleek San Mameserainoko bidea, gaur arratsaldean, Athletic-PSG partidaren aurretik. UEFAko partidetan ohikoa den bezala, topagune bat izan dute, eta bertatik Ertzaintzak antolatutako eta zaindutako martxa batean, zelaira hurbildu dira, bengalekin eta oihu artean; 18:15 inguruan elkartu dira, Guggenheim museoaren inguruetan, eta ez da istilurik izan ibilbide osoan.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, Frantziako 2.500 zale inguru etorri dira Bilbora. Bisitariak segurtasun hesitik sartu dira San Mamesera.
Beste aldetik, Athleticen zaleak, ohi den moduan, Moyua plazaren inguruan bildu dira. Jendetza bildu da bertan, eta giro ezin hobean egin dute futbol zelairako bidea.
Estadio barrurako sarrera, bi afizioek bakoitzak bere bidetik egin du, eta inongo momentutan ez dute bat egin bi taldeek. Hor ere, ez da arazorik izan.
Bizkaiko Ostalaritza Elkartearekin adostuta, beirarik ez erabiltzea gomendatu die Ertzaintzak tabernei.
Segurtasun dispositiboa
600 ertzain inguru ari dira gaur Bilboko eta San Mames inguruko segurtasuna zaintzen, arrisku handiko partida baita gaurkoa. Segurtasun-dispositiboa atzotik dago martxan, eta partida gerturatu ahala, indartu egin da.
Bingen Zupiria Segurtasun sailburuak Radio Vitorian azaldu duenez, atzo gauetik, Ertzaintzaren patruilak Irungo muga eta Bilboko sarbideak zaintzen egon dira. "PSGren zale batzuk ez dira batere eredugarriak, 2011n Bilbon eta iaz Anoetan izandakoetan ikusi zen bezala", azaldu du.
Sailburuaren hitzetan, "istilu-gogoz sarrerarik gabe agertzen diren zaleeak izan daitezke arazoa, eta arriskua zale-taldeak elkartzen direnean agertzen da".
Trafiko-mozketak, 17:00etatik aurrera
Hiriko trafikoan ere eragin zuzena izan du partidak. San Mames, Euskalduna Zubia eta Jesusen Bihotza inguruetako zirkulazioa itxi egin dute, Bilboko Udalak jakinarazi duenez.
Zehazki, trafiko-itxierak 17:00etatik aurrera izan dira Sabino Aranan, Jesusen Bihotza plazaren eta Zunzunegi etorbidearen artean. Ibilgailuak Urkixo zumarkaletik irten ahal izango dira Zunzunegi etorbiderantz.
18:00etatik aurrera, gutxi gorabehera, trafiko-etenak ari dira izaten PSGren zaletuen ibilbidean zehar: Mazarredo zumarkalea (Puppy), Euskadi plaza, Ramon Rubial kalea, Abandoibarra, Euskalduna zubia, Jesusen Bihotza plaza eta Kale Nagusia, Maria Diaz de Haroraino.
19:00etatik aurrera, ohiko mozketak eta bideratzeak egingo dira futbol-zelaiaren inguruan. 21:00ak arte mantenduko dira, gutxi gorabehera, zaleak zelaira sartzen amaitu arte. Partida amaitu ondoren, ohiko dispositiboak zabalduko dira, 45 minutuz, gutxi gorabehera. Ordutegia eta eremuak aldagarriak dira, segurtasun-arrazoiengatik.
Zure interesekoa izan daiteke
Laredon, euskal gazteen kontrako "ehiza" gertatzen ari dela diote hainbat euskal udatiarrek
Udalak gertakari isolatuak direla dioen arren, biktimek eta euren familiek uste dute, erasook soilik euskal herritarrei egiten dizkietela, euskal herritar izateagatik. Gazteen kontrako dozena bat erasotik gora zenbatu ditu poliziak uda honetan Kantabriako udalerrian.
8.000 hektarea kaltetu dira Huelvako sutean, eta 500 bizilagun inguru ebakuatu dituzte
Tirig (Castello) udalerrian ostiralean piztutako suak kontrolik gabe jarraitzen du, eta Cati herriko bizilagunak etxetik ateratzeko agindua eman du Generalitateak.
Eklipseek ikusmin handia piztu izan dute beti Euskal Herrian, baina segurtasunez ikusi behar dira
Orain mende bat ikusi zen azkenekoz eguzki eklipse oso bat Euskal Herrian. Zorionez, herritarren kontzientzia hobetu egin da. Eklipseak modu seguruan ikusteko betaurrekoak 1990eko hamarkadan agertu ziren.
Munduko bazterretatik etorri dira Euskadira, eklipsea ikustera
Estatu Batuetatik, Poloniatik, Herbehereetatik eta Alemaniatik, besteak beste, etorritako taldeek gure lurraldea aukeratu dute fenomenoa ikusteko.
Suhiltzaileek mendean hartu dute Elgeako mendilerroan piztutako baso sutea
Bart piztu dira garrak, ustez ekaitzaren ondorioz, tximista batek eragin duela uste baitute. Sutea kontrolpean hartu eta garrak itzali ondoren, suhiltzaileak gunea freskatzen geratu dira.
Bederatzi agentek kolpeak jaso dituzte igandean Araban eta Gipuzkoan izandako esku-hartzeetan
Segurtasun Sailak gertakariak gaitzetsi ditu, eta adierazi du "kezka handiz" ikusten duela poliziaren aurka indarkeria erabiltzea.
Dolumin mezu ugari, Oihane Mateos gogoan
Orain EITBren albiste zerbitzu digitaleko burua bart zendu da, eta zorigaiztoko albistea jaso eta berehala, erreskadan etorri dira samin agurrak.
Auto gidari bat hil da N-132 errepidean, Gasteizen, Lizarrarako noranzkoan
Istripua 12:30ean gertatu da, eta ibilgailuak txandaka bideratu dituzte tarte horretan, errepidea erabat garbitu arte.
Donostiak jendetza hartu du Aste Nagusiko lehen gauean
Pertsona ugari bildu dira Donostiako kaleetan Aste Nagusiaren lehen egunean jai giroaz gozatzeko. Su artifizialek ikusle ugari erakarri dituzte, eta zerua kolorez bete dute. Zezensuzkoak ere ilusioa eta dibertsioa piztu ditu, batez ere haur eta nerabeen artean.
Nola jakin daiteke noiz gertatuko den eklipse bat?
Astronomoek zehaztasunez kalkula dezakete noiz gertatuko den eklipse bat, Ilargiaren, Eguzkiaren eta Lurraren orbitak ikusita.