BIZKAIA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Adin txikiko bati Bilboko Areatzan egindako sexu-eraso bat ikertzen ari da Ertzaintza

Adin txikiko mutilaren tutoreek salaketa jarri zuten pasa den abenduaren 3an, Bilboko ertzain-etxean, eta Ertzaintza ustezko erasotzailearen bila ari da. 

(Foto de ARCHIVO)

Vehículo de la Ertzaintza



EUROPA PRESS

02/8/2025
Ertzaintzaren ibilgailu bat. Artxiboko argazkia: Europa Press

Adin txikiko batek sexu-eraso bat salatu du eta Ertzaintzak ikerketa abiatu du, Bilbon, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. 

Aipaturiko iturriek zabaldutako informazioaren arabera, adin txikiko mutilaren tutoreek abenduaren 3an jarri zuten salaketa, mutikoari sexu-askatasunaren aurkako delitua egin ziotelakoan. 

Salaketaren arabera, sexu-erasoa pasa den asteazken arratsaldean egin zioten, Bilboko Areatzan.

Ondoren, ustezko erasotzaileak ihes egin zuen. 

Biktima ospitalean artatu behar izan zuten. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz

Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X