Bizkaia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

5 labana konfiskatu eta 51 pertsona identifikatu dituzte Barakaldoko diskoteka batetik gertu

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Ertzaintzak eta Barakaldoko Udaltzaingoak goizaldean egindako kontrol batean atzeman dituzte, kontzertu bat ematen ari ziren dantzaleku baten inguruetan.

Navajas Bakaraldo labanak Barakaldo

Ertzaintzak, Udaltzaingoaren laguntzarekin, 5 labana konfiskatu ditu, arau-hausteak atzemanda 4 zehapen-proposamen egin ditu eta 14 ibilgailu eta 51 pertsona identifikatu ditu, Barakaldoko diskoteka batetik gertu egindako kontrol batean.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Ertzaintzak eta Barakaldoko Udaltzaingoak egin dute kontrola, goizaldean, kontzertu bat eskaintzen ari zen dantzaleku baten inguruetan.

Agenteek 5 labana konfiskatu dituzte eta 4 pertsona zigortzeko proposatu dute arma zuriak edukitzeagatik.

Gainera, 14 ibilgailu eta 51 pertsona identifikatu dituzte gauean zehar. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz

Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X