Albiste izango dira: Guggenheim Urdaibai proiektuari buruzko erabakia, greba orokorra eta ETB ON plataformaren aurkezpena
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko abenduaren 16an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Guggenheim Urdaibai proiektuari buruzko erabakia: Iritsi da Urdaibai eskualdean Guggenheim museoa eraikiko den edo ez jakiteko momentua. Gaur, 17:00etan, elkartuko da museoaren patronatua erabakia hartzeko. EITBk duela aste batzuk argitaratu zuenez, proiektua bertan behera uztearen alde egingo du gehiengoak. Patronatua osatzen dute, besteak beste, The Solomon R. Guggenheim Foundationek, Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak.
- Martxoko greba orokorra: ELA, LAB, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek greba orokorra deitu dute Hego Euskal Herrian 2026ko martxoaren 17an, 'Gutxieneko soldata hemen erabaki. LGS 1.500 euro. Soldatak hobetu, aberastasuna banatzeko' leloarekin. Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) eta Nafarroako Foru Erkidegoan lanbidearteko gutxieneko soldata propioa ezar dadin lortzea da helburua. Eusko Jaurlaritzak errespetuz hartu du greba deialdia baina Mikel Torres lehendakari-orde eta ekonomia sailburuaren ustez ez da gutxieneko soldata lortzeko bide egokiena.
- ETB ON: EITBk ETB ON telebista plataforma digital berria aurkeztuko du. EITB Nahieran plataforma birformulatu nahi izan du EITBk, ETB ON etorkizuneko telebista digitala bilaka dadin. Aurrerantzean, halaber, EITBko irratiak eta irratietako eduki guztiak GUAU audio plataforman topatu ahal izango dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Espainiako Estatuko herritarren % 79k uste dute "posible" dela etorkizunean gerra batean arma nuklearrak erabiltzea
CISen inkesta baten arabera, herritarrei gehien kezkatzen dien beste beldur batzuk dira gertuko senide bat galtzea, osasuna galtzea, itsu geratzea edo minbizia hartzea.
Gorpu bat aurkitu dute itsasoan, Ondarroa eta Lekeitio artean
Gorpua ezin izan dute identifikatu, baina baliteke asteartean Mendexan desagertutako 82 urteko arrantzalea izatea.
Tasa turistikoa 2027ko urtarrilaren 1etik aurrera ezarriko da Euskadin
Gipuzkoako Foru Aldundiak turismoari lotutako zerga berria arautzen duen Foru Arauaren proiektua onartu du. Zergaren oinarria gau kopuruaren arabera kalkulatuko da.
76 urteko gizon bat eta 38 urteko emakume bat atxilotu dituzte, Bilbon, emakume bati sexu-erasoa egiteagatik
Biktima atxilotuekin batera Santutxuko Karmelo kaleko etxebizitza batera igo omen zen.
Dozenaka lagunek justizia eskatu dute Parisen hildako gazte tolosarrarentzat
"Justizia Dalianentzat" lelopean, Parisen hil zuten Tolosako bizilagunaren senide eta lagunek elkarretaratzea egin dute gaur arratsaldean. Martxoaren hasieran aurkitu zuten haren gorpua, Frantziako hiriburuko etxebizitza batean.
Bi gizon inputatu dituzte Artxandako hilketagatik, eta beste hiru krimen hura ezkutatzeagatik
2023ko abuztuan, gizonezko baten gorpua aurkitu zuten, zatituta eta erreta, maleta baten barruan, Artxandan dagoen abandonatutako eraikin batean.
Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz
Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.
Osakidetzako proba diagnostikoen irudiak ikusgai, Osasun Karpetaren bidez
Iaz, 592.888 herritarrek erabili zuten Osasun Karpeta eta 8,2 milioi sarbide izan zituen. Interesa dutenek irudietara sartzeko eskaera online egiteko aukera izango dute.
Eusko Jaurlaritzak 271 milioiko inbertsioa egingo du hezkuntza sistemaren eraldaketa digitala bultzatzeko
ADIMEN DIGITALA estrategiak software librean oinarritutako hezkuntza-plataforma propioa ahalbidetuko du, irakasleen prestakuntza digitala indartuko du eta euskarazko hezkuntza-edukiak sustatuko ditu.
Bilbok TAOa ezarri du Zorrotzaurreko hegoaldean, 150 aparkaleku-plaza araututa
Bizitegi-eremu horretan, egoiliarrek denbora-mugarik gabe aparkatu ahal izango dute, eta datozen urteetan 550 plaza inguru izatea aurreikusten du Udalak.