TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Guggenheim Urdaibai proiektuari buruzko erabakia, greba orokorra eta ETB ON plataformaren aurkezpena

Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

cubiertos dalia guggenheim urdaibai
Urdaibai. Artxiboko argazkia: EITB

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko abenduaren 16an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

Guggenheim Urdaibai proiektuari buruzko erabakia: Iritsi da Urdaibai eskualdean Guggenheim museoa eraikiko den edo ez jakiteko momentua. Gaur, 17:00etan, elkartuko da museoaren patronatua erabakia hartzeko. EITBk duela aste batzuk argitaratu zuenez, proiektua bertan behera uztearen alde egingo du gehiengoak. Patronatua osatzen dute, besteak beste, The Solomon R. Guggenheim Foundationek, Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak. 

- Martxoko greba orokorra: ELA, LAB, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek greba orokorra deitu dute Hego Euskal Herrian 2026ko martxoaren 17an, 'Gutxieneko soldata hemen erabaki. LGS 1.500 euro. Soldatak hobetu, aberastasuna banatzeko' leloarekin. Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) eta Nafarroako Foru Erkidegoan lanbidearteko gutxieneko soldata propioa ezar dadin lortzea da helburua. Eusko Jaurlaritzak errespetuz hartu du greba deialdia baina Mikel Torres lehendakari-orde eta ekonomia sailburuaren ustez ez da gutxieneko soldata lortzeko bide egokiena. 

-  ETB ON: EITBk ETB ON telebista plataforma digital berria aurkeztuko du. EITB Nahieran plataforma birformulatu nahi izan du EITBk, ETB ON etorkizuneko telebista digitala bilaka dadin. Aurrerantzean, halaber, EITBko irratiak eta irratietako eduki guztiak GUAU audio plataforman topatu ahal izango dira. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elon Musk bat dator Anthropic eta OpenAI lehiakideekin, adimen artifiziala moteldu behar dela

Anthropiceko Dario Amodeik adimen artifizialaren (AA) garapena moteltzeko eskatu zuen ostiralean, segurtasun arriskuengatik, eta eskaera horren alde egin dute lehiakideek, OpenAIko Sam Altmanek eta xAIren sortzaile Muskek. OpenAIko eta Anthropiceko liderrek iragarri dute ebaluatzaile independenteei beren sistemak ikuskatzea ahalbidetuko dietela, baina Muskek ez du hori argitu.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oihane Mateos Oria, duela gutxi hildako lankide eta laguna, gogoan izan du Dani Alvarezek Gasteizko FesTVal jaialdian

Aste gogorrak izan dira azken hauek Orain eta EITBko Albistegietako lantalde guztiarentzat. Dani Alvarez lankideak Gasteizko FesTVal jaialdian esan duen bezala, "bizitzako injustizia bategatik goizegi joan berri da Oihane Mateos Oria". Bere irribarrea, energia eta lanerako grina beti izango dira gure artean, ordea. Hemen Daniren hitzak gaur iluntzean, sari bat banatu aurretik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X