GABONAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Desfileak, kalejirak eta gutunak, hiriburuetan: badatoz Olentzero eta Mari Domingi!

Hiriburuak prestatzen ari dira Gabonetako protagonistei harrera egiteko: desfileak, kalejirak eta bereziki haurrei zuzendutako harrerak udaletxeetan.

olentzero-mari-domingi-saludando

Olentzero eta Mari Domingi. Argazkia: EITB

Kaleak agertoki bihurtuko dira Eguberri bezperetan, Desfileak eta harrera instituzionalak izango dira, besteak beste, eta haurrei Gabonetako tradiziorik errotuenetako bat bertatik bertara bizitzeko aukera emango diete.

Bilbora, Olentzero eta Mari Domingi abenduaren 23an iritsiko dira, 17:30ean. Galtzagorriek lagunduta, familiak agurtuko dituzte Carlton Hoteleko balkoitik, eta hiria zeharkatuko dute Arriaga plazaraino. Musika ikuskizuna egingo da bertam, ega gaua Arriaga Antzokian emango dute. Hilaren 24ko goizean, berriz ere harrera egingo diete haurrei.

Abenduaren 24an, Olentzero eta Mari Domingi Donostiara iritsiko dira, Konstituzio plazara, hain zuzen ere, 12:00etan. Hasierako agurraren ondoren, hiriko hainbat auzo zeharkatuko dituzte, bizikletaz egin ahal izango den ibilbidean. Galtzagorriak eta egurgileak izango dituzte lagun, eta jendeak baserritar jantziekin izango dira bertan. Arratsaldean, 15:30etik aurrera, haurrek gutunak eman ahal izango dizkiete, udaletxeko osoko bilkuren aretoan.

Gasteizen ere abenduaren 24an izango da hitzordua, eta harrera eta ohiko kabalgata izango dira, eta San Migel balkoitik  agurra eginda, amaituko da. Lau karroza, pertsonaia mitologikoak, antzerki taldeak eta abar izango dira segizioan. Guztira, 400 pertsonak inguru hartuko dute parte desfilean.

Bestalde, Iruñean Olentzeroren desfilea abenduaren 24an egingo da, 18:00etatik aurrera. Hiriko kaleetan zehar ibilaldia egingo du, eta harrera ere izango da, udaletxean, 19:30ean.

Olentzero eta Mari Domingi traineruz iritsiko dira Lapurdiko hiriburura, Errobi ibaian zehar, eta opariak ez ezik, euskara eta itxaropena ere ekarriko dituztela azpimarratu dute. 

Gabonetako tradizioari jarraituz, desfileak eta musika izango dira hiri eta herrietan, eta Olentzero eta Mari Domingi aurrez aurre ezagutzeko aukera izango da hiriburuetan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Uharteko bizilagunak haserre, herriko apaizak Ceutako migrazio-krisiari buruz egindako adierazpenengatik

Uharteko (Nafarroa) biztanleak haserre daude Javier Aizpun herriko parrokoarekin, X sare sozialean (lehengo Twitter) migratzaileak Ceutara iristeari buruz zabaldu zituen mezuengatik. Kritiken ostean, apaizak barkamena eskatu du eta bere kontua ezabatu du. Argitalpenetako batean, apaizak zioen "Rabat bonbardatu" egin behar dela, Marokoren aurkako neurri gogorrak ezartzearen aldeko hainbat mezurekin batera. Aizpunek adierazi zuen, halaber, suarekin erantzun beharko litzaiekeela Ceutan sartzen saiatzen diren migratzaileei, eta Maroko "errekonkistatzea" proposatu zuen, haren hitzetan, "jatorrizko Espainia" berreskuratzeko, Erromatar Inperio garaiko Hispaniari erreferentzia eginez.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X