Indarkeria matxista
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat atxilotu dute Gasteizen bikotekidea arrastaka eramateagatik

Gertakariak ostegunean izan ziren, eta genero-indarkeriaren eremuan lesio-delitu bat leporatu diote.

Gasteizko udaltzainek 49 urteko gizon bat atxilotu zuten ostegunean, abenduaren 25ean, lesioak eragitea egotzita.

Genero indarkeriari lotutako gertakariak 20:00ak pasatxo zirenean izan ziren. Herritar batzuek ohartarazi zuten gizon bat emakume bati eraso egiten ari zitzaiola Katedral Berriaren kanpoaldean.

Udaltzainak bertaratu zirenean, hainbat lekukorekin eta bikotekidearekin hitz egin zuten. Lehenengoek adierazi zutenez, gizona eta emakumea elkarri oihuka ari ziren, eta une batean gizonak bikotekidea astindu zuen. Emakumeak alde egin nahi izan zuen, baina gizonak heldu eta arrastaka eraman zuen bortizki. Horregatik guztiagatik, ustezko erasotzailea atxilotu zuten.

Zure interesekoa izan daiteke

bisonte-hezurdura-urbasa-nafarroa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Duela 4.000 urteko bisonte baten hezurdura topatu dute, ia osorik, Urbasan, eta Iberiar penintsulan dokumentatutako lehen bisonte europarra izan daiteke

Maria Chivite presidenteak eta Rebeca Esnaola Kultura eta Kirol kontseilariak "garrantzi zientifiko handiko" aurkikuntza aurkeztu dute astelehen honetan. Aurkikuntza “bakarra” da Iberiar penintsulan, eta Arrafela leizean egin zen, Kultura Departamentuak sustatutako esku-hartze arkeologiko batean, Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Madrilgo Historia Naturalaren Museoaren parte-hartzearekin, besteak beste.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X