ARABA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lau pertsona atxilotu dituzte Erriberagoitian, hainbat lapurreta egin eta trafiko-istripua izan ostean

Bi gizon eta bi emakume atxilotu ditu Ertzaintzak, eta beste bi pertsonaren bila dabil. Indarra erabiliz hainbat sakelako berri, kutxa erregistratzaile bat eta auto bat ostea egotzi diete.

Kantabrian indarrez egindako hainbat lapurreta argitu eta ustezko sei egileetatik lau atxilotu ditu Ertzaintzak Erriberagoitian (Araba) ostiralean izandako trafiko-istripu bati esker

Segurtasun Sailak ohar bidez jakinarazi duenez, gertakariak ostiraleko 07:24an jazo ziren, AP-68 autobidean, Arabako udalerri horren parean. Auto batek ezbeharra izan zuen, eta bertan zihoazen bi lagunek  ihes egin zuten, autoa bertan utzita

Bertaratutako agenteek egiaztatu zutenez, autoa indarrez abiarazita zegoen, eta ibilgailuaren barruan hainbat mugikor berri zeuden. Gerora jakin zutenez, Kantabriako denda batean ebatsi zituzten bezperan. 

Handik gutxira, abiada bizian zihoan auto bat atzeman zuten agenteek, Hereña parean. Sei pertsona zihoazen barruan, aurretik istripuan nahasitako biak jaso ostean. Ertzainek ibilgailua geldiarazi zuten, eta bidaiariak jaitsarazi zituzten. Lapurrek kutxa erregistratzaile bat bota zuten sastraka batzuetara

Agenteek lau pertsona atxilotu zituzten, 30 eta 61 urte bitarteko bi gizon eta bi emakume. Beste biek ihes egin zuten. Atxilotuak ertzain-etxera eraman zituzten, epaile aurrera eraman aurretik egin beharreko izapideak betetzera. 

Ertzaintzak gerora jakin duenez, bi iheslariek beste istripu bat izan, eta autoa abandonatuta utzi dute. Horien bila dabiltza oraindik.

Zure interesekoa izan daiteke

Detenido un hombre en Berriz tras apuñalar a su mujer, herida de gravedad
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko

48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X