Bizi-itxaropena igo egin da EAEn 2024an, eta maximo historikoetara iritsi da: 81,7 urte, gizonek, eta 87 urte, emakumeek
Jaiotza-tasa 1,17 haurrekoa da, eta ama izateko batez besteko adina, 33,4 urtekoa.
Euskal Autonomia Erkidegoko herritarren bizi-itxaropenak gora egiten jarraitzen du. Eustatek emandako azken datuen arabera, emakumeak 87 urte bizi dira, batez beste; gizonak, aldiz, 81,7 urte. 2024 urteari dagozkion datuak dira, eta, 1976an datuak argitaratzen hasi zirenetik, 10,1 urte igo da emakumeen bizi-itxaropena, eta 12,1 urte, gizonena. Azken hamarkadan, aldiz, emakume eta gizonen bizi-itxaropena 1 eta 1,6 puntu handitu da, hurrenez hurren.
Jaiotza-tasari dagokionez, mailak apala izaten jarraitzen du: emakumeko 1,17 haur jaio zen iaz. Europar Batasuneko batezbestekoaren azpiko datua (1,38) da hori, belaunaldi-ordezkapena ziurtatzeko beharrezkoak diren 2,1 jaiotzetatik urrun. Horri lotuta, ama izateko batez besteko adina 33,4 urtekoa da gaur egun, 1976an baino ia 5 urte gehiago.
Zure interesekoa izan daiteke
Ayesa Digital uholdeak aurreikusteko eta kalteak murrizteko proiektu bat garatzen ari da, konputazio kuantikoaren bidez
Aranzadiko migratzaileentzako konponbide bat eskatzeko kanpaldia hasi dute Iruñean
Euskadiko Futbol Federazioak Euskal Selekzioaren nazioarteko ofizialtasuna lortzeko prozesua berrabiarazi du
Indarkeria matxistaren aurrean emakumeak ez daudela bakarrik eta babes-sare oso bat dutela gogora ekarri du Nafarroako Gobernuak
Donostian 400 etxebizitza babestu egiteko aurrerapauso garrantzitsua: Udalak Txomin Enea II birpartzelatzeko proiektua onartu du
Garabi handiak lanean ari dira Donostia Ospitaleko protoiterapia ekipoa instalatzeko
Eusko Jaurlaritza ume txikiak dituzten familientzako laguntzak ordaintzen hasi da