Osakidetzako Segurtasun arduraduna kargutik kendu eta titulazioa faltsutzeagatik salatu dute
2023tik egon da karguan ustezko iruzurgilea. Unibertsitateko titulu faltsu bat aurkeztu zuen lanpostua lortzeko, orain aitortu duen bezala. Ertzaina da akusatua.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak agiriak faltsutzeagatik salatu du Osakidetzako Segurtasun Zerbitzu Korporatiboko burua, 2023an kargua eskuratzeko ezinbesteko baldintza zen unibertsitateko gradurik ez zuela eta aurkeztu zuena faltsua zela egiaztatu da eta.
Osasun Ituna martxan jarri zenetik sei hilabetera komunikabideen aurrean egin duten topaketa informatiboan galdetu diote kasuaz Lore Bilbao Osakidetzaren zuzendariari eta bertan baieztatu du gertatutakoa.
Osakidetzako arduradunak azaldu duenez, langileekin zerikusia duten hainbat gai "indartzeko" eta "berrikusteko" egiten dituzten analisi eta berrikuspenen baitan, "ikusi zen aplikazio informatikoan ez zegoela jasota pertsona hori betetzen ari zen postuak eskatzen zuen titulazioa".
Unibertsitateko Tituluen Kontsulta Zerbitzura jo ondoren, egiaztatu zen pertsona horrek lanposturako aurkeztu zuen unibertsitate-titulua ez zela zerbitzu horretan agertzen, "bai, ordea, bere espedientean".
Horren aurrean, eta lanpostua Zuzendaritza Nagusiaren menpe dagoenez, zuzendaritzak "jatorrizko titulua aurkezteko eskatu" zion. "Elkarrizketa horretan, onartu egin zuen ez zuela titulurik, eta, neurriak hartu ziren berehala, ez baitzen inolako informazio-espedienterik behar, pertsona berak aitortu baitzuen, eta horrek lanpostutik kentzea eta hainbat neurri hartzea dakar".
Osakidetzaren zuzendari nagusiak baieztatu du lanpostu hori betetzeko "beharrezko neurriak" hartuko direla, eta, horretarako, lehenik eta behin, "baldintzak betetzen dituen hautagairik dagoen egiaztatuko da".
Ustezko iruzurgilea Ertzaintzaren zuzendaritzan lan egiten zuen ertzain bat da
Kasua El Mundo egunkariak eman zuen argitara igandean. Informazio horren arabera, ustezko iruzurgilea Ertzaintzako agente bat da, Polizia autonomikoaren Koordinazio Zuzendaritzan lan egiten zuena, eta "kontaktu politiko eta pertsonal ugari" zituena. Egunkariak dio 2023an harentzat ad hoc sortu zutela kargua, Osasun Saileko titularra Gotzone Sagarduy zenean.
Lanpostuaren eginkizunen artean, 45.000 profesionaleko plantillarako segurtasun-planak egitea, anbulatorioetako eta ospitaleetako segurtasun-kontrata pribatuen lana gainbegiratzea eta osasun-langile eta paziente guztien arriskuak aztertzea daude. Gainera, Osasun Sailaren segurtasun pribatuko kontratuak esleitzeko prozesuetan txosten teknikoak egiteaz arduratzen da. Urtean 61.000 euroko soldata du postuak.
Agenteak lanpostu hori lortzeko bere garaian aurkeztu zuen dokumentazioa Getxoko Udalak konpultsatu zuen, hedabidearen arabera.
Sumarrek agerraldi-eskaera bat erregistratu du
Jon Hernandez Sumarreko legebiltzarkideak Alberto Martinez Osasun sailburuaren agerraldia eskatu du, kasua Eusko Legebiltzarrean azal dezan.
Hernandezen arabera, aipatutako lanpostuaren garrantziak "bereziki larria egiten du norbaitek plaza hori bi urte baino gehiagoz bete izana, aldez aurretik beharrezko baldintzak egiaztatu gabe, eta Eusko Jaurlaritzaren eta Osasun Sailaren arduragabekeria izugarria erakusten du".
Zure interesekoa izan daiteke
Gipuzkoako hainbat garajetan eta trastelekutan ustez lapurretak egin dituen gaizkile talde bat desegin dute
Batez ere, Goierri inguruan egin dituzte lapurretak. Ertzaintzak dei egin die lapurreta horien biktima izan diren herritarrei, Beasaingo komisariara joan daitezen, euren objektuak han dauden egiaztatzera.
Ia 30 graduko tenperaturarekin, uda itxura hartu du Pazko Astelehenak
Ezohiko itxura hartu du Pazko Astelehenak. Eguraldi beroak, hondartzak eta kaleak jendez gainezka utzi ditu. Hotelen betetze-maila % 80-90 ingurukoa izan da Aste Santuan.
Gasteizek lotura zuzena izango du Kanaria Handiarekin ekainaren 15etik irailaren amaiera arte
VIA sozietatearen esleipena lortu ondoren, Binter airelineak astelehen eta ostegunetan jardungo du Forondan. Ibilbide horri esker, Kanarietako artxipelagoko beste aireportuekin lotura egin ahal izango da, bai eta Portugalgo eta Afrika mendebaldeko beste aireportu batzuekin ere.
Hiru pertsona zauritu dira Berangon, lau autok elkar jo ostean
Zauritutako lagunak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte, eta auto-ilarak sortu dira istripua gertatu den lekuan. 14:00etarako, baina, bere onera itzuli da zirkulazioa.
Gizon bat atxilotu dute Berrizen emaztea labankadaz larri zauritzeagatik
Gertatutakoa salatzeko, Berrizko Mugimendu Feministak manifestazio zaratatsua deitu du biharko, arratsaldeko 18:30ean, Udaletxe paretik abiatuta.
Aske geratu dira Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Asteburuan epailearen aurretik igaro ostean, guztiak utzi dituzte libre, azken biak igandean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Eusko Jaurlaritzak 'Ttipi Ttapa' gida aurkeztu du, oinez egitea osasun eta kohesio sozialerako tresna bihurtzeko
Osasun Sailak udalerrien eskura jarri du jarduera fisikoa eta harreman sozialak sustatzeko gida praktikoa. Ekimenak ongizate fisiko eta emozionala hobetzea eta komunitateak indartzea du helburu.
Trafiko gorabeherak gaur Bilbon, Itzulia Basque Country lasterketa dela eta
Lasterketaren lehen etapak, Bilbon hasi eta amaituko den 13,9 kilometroko erlojupekoak, trafiko etenak, aparkaleku murrizketak eta garraio publikoan aldaketak eragingo ditu.
Picassoren margolan bat, 100 euroren truke: Alzheimerraren ikerketa finantzatzeko ekimena
Tête de femme (1941) Pablo Picassoren lan original honen zozketa apirilaren 14an egingo da, Parisen, eta oraindik milaka partaidetza daude saltzeko. Ekimen solidario honek mundu osoko parte-hartzaileak erakarri ditu.
Epailearen esku utzi dituzte Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Ostegunean jazo zen erasoa, 18:30 aldera, bost gizonek adin txikikoa sastatu eta ibilgailu batean ihes egin zutenean. Atxilotuek 19 eta 21 urte bitartean dituzte, baina ikerketak zabalik jarraitzen du.