41 pertsona hil dira aurten trafiko istripuz Euskal Autonomia Erkidegoan, iaz baino lau gehiago
Heriotza kopuruak nabarmen gora egin du Araban (16), zazpi hildako gehiagorekin, aldiz jaitsi egin da Gipuzkoan (16) eta mantendu, berriz, Bizkaian (9).
41 pertsona hil dira aurten trafiko istripuz Euskal Autonomia Erkidegoko errepideetan, 2024an baino lau gehiago, Estibaliz Olabarri Eusko Jaurlaritzako Trafiko zuzendariak asteazken honetan zabaldutako behin-behineko balantzearen arabera.
Oro har, aurten, heriotza-tasak gora egin du, eta istripu-tasa, berriz, ia 2024ko maila berean mantendu da.
Hala ere, heriotza-tasa ezberdina izan da lurraldearen arabera: Araban nabarmen igo da, 16 pertsona hil baitira istripuetan, iaz baino zazpi gehiago. jaitsi egin da Gipuzkoan (3) eta mantendu egin da Bizkaian (9). 16 heriotza izan dira Gipuzkoan, aurreko urtean baino hiru gutxiago, eta aldiz heriotza-tasa mantendu egin da Bizkaian (9 hildakorekin).
Generoari erreparatuta, 2025ean trafiko istripuz hil diren 41 pertsonetatik % 78 gizonak izan dira (32) eta % 22 emakumeak (9).
Era berean, kolektibo kalteberetan hildakoen kopuruak behera egin du. Zehazki, hildako motozaleen kopurua jaitsi egin da (10, iazko 15en aldean), oinezkoena ere jaitsi egin da (5, 2024an 6ren aldean) eta txirrindulariena igo (3 aurten; iaz ez zen bakar bat ere erregistratu).
Datuak perspektiban aztertuz gero, beheranzko joerari eusten zaio: 2003an 202 pertsona hil ziren, 2010ean 64, 2019an 51 eta 2025ean 41.
Istripu-tasa pixka bat jaitsi da, oro har, 2024arekin alderatuta. Ertzaintzak erregistratutako behin-behineko datuen arabera, 2025ean 7.686 trafiko istripu izan dira EAEn (2024an baino % 0,5 gutxiago) eta horietatik 2.447 biktimak eragindako istripuak izan dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Berehalako trafiko-kontrolak ezarri dituzte Oiartzunen eta Irunen, hirigunean zirkulazio-arazoak saihesteko
Ertzaintzak Oiartzungo landa-bideetako sarbideak zainduko ditu bereziki, mugan harrapatutako ibilgailuek ordezko bideak erabil ez ditzaten. Irunen, Udaltzaingoak iragazkiak ezarriko ditu, igarobideko trafikoak hirigunea kolapsatu ez dezan. Ostegun honetan, 10 kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira Biriatun, Baionarako noranzkoan.
Hamar urteko mutiko bat hil da Burlatako etxebizitza batean izandako sutearen ondorioz
Sua hartu duen eraikineko hirugarren solairuko leihoetako batetik erori da eta ospitalera eraman dute, larri, kolpe ugarirekin.
14 dira Donostiako gozoki-saltzailearen sexu-erasoen biktimak
Ertzaintza 6 urteko epea ikertzen ari da, salatutako gertakarietako batzuk 2020koak baitira. Ustezko egilea behin behineko espetxealdian dago uztailaren hasieratik.
Anboto mendian 30 metroko altueratik erori ostean erreskatatutako 18 urteko emakume bat hil da
Istripua atzo, asteazkena, gertatu zen. Bi lekukok eman zuten abisua, gailurraren iparraldean biktima bihotz-arnasketako geldialdian zegoen bitartean, haren ondoan laguntza eske oihuka ari zen mutil bat prismatikoekin ikusi ostean. Gaur hil da gaztea, Gurutzetako ospitalean.
Urzainkiko suteak aktibo jarraitzen du, eta garrak perimetratzea da orain lehentasuna
Iñaki Elias Nafarroako suhiltzaileen buruak esan duenez, ez dago arriskurik herritarrentzat, baina eremu oso malkartsua izateak asko zailtzen ditu sua itzaltzeko lanak. Azken orduetan 4x4 ibilgailuentzako eta mangerentzako bideak irekitzea lortu dute, eta, horri esker, errazago heldu ahal izango diote suari, lurrez; airez, zortzi helikoptero ari dira lanean.
Enpresen iruzurrerako sare bat desegin dute Bilbon eta Castron
Guardia Zibilak bost pertsona atxilotu ditu talde kriminaleko kide izatea, iruzur egitea, dirua zuritzea, dokumentuak faltsutzea eta egoera zibila usurpatzea egotzita.
Izarrako igerilekua gaur itxi dute, ur eskasia dela eta
Urkabustaizko Udalak (Araba) udal igerilekuen denboraldia ohi baino lehenago ixtea erabaki du, ur kontsumo handia eta akuiferoen agortzea tarteko.
1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara
Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.
Behi bat erreskatatu dute sasi artean, Faltzesko bosgarren entzierroan lubetatik erori ostean
Behia mugitu ezinik egon da hainbat minutuz, sasiz eta sastrakaz estalitako eremu batean harrapatuta. Azkenean, animalia bere kabuz irteten saiatu da, baina ez du askatzea lortu. Egoera horren aurrean, erreskate bat jarri da martxan, auzolanean sokak jarrita, zezena harrapatuta geratu den eremutik ateratzeko.
Rigloseko sutea egonkortu dute 14.500 hektarea kiskali ostean
Goizean Centenero, Ena eta Botayan herrietako bizilagunak beren etxeetara itzuli dira, atzo beste 13 herritako 583 bizilagunek egin bezala.