Urtezahar gaua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zer egin behar dugu eta zer ez Gabon zaharreko afarian norbait mahatsekin trabatzen bada?

Gurutze gorriak gogorarazi du nola jokatu behar den Gabonetako otorduetako larrialdi kasuen aurrean, bideo baten bitartez.

Voluntarios Cruz Roja Europa Press
Gurutze Gorria. Argazkia: EiTB Media.

Gabonetako bazkariek familiak eta lagunak biltzen dituzte mahaiaren inguruan, baina suertatu daitezkeen larrialdi kasuak ere areagotzen dira. Hori dela eta, honako hau gogorarazi du Euskadiko Gurutze Gorriak: atzamarrak ahoan sartzea edo bizkarrean kolpeak emateak eztarria gehiago trabatzea eragin dezake.

Gomendioak partekatzeko, erakundeak doako prestakuntza-bideo bat argitaratu du YouTubeko bere kanalean. Horretan, Gurutze Gorriak azaltzen du larrialdi kasuen aurrean zer eta nola jokatu behar dugun, beharrezkoa izanez gero.

Gurutze Gorriak azaldu duenez, elikagai, likido edo objektu batek arnasbideak blokeatzen dituenean gertatzen da eztarri-trabatzea, arnasketa zailduz edo eragotziz. Kasu horietan, azkar eta modu egokian jarduteak ondorio larriak saihets ditzake.

Gomendioak

  • Pertsonak eztul egin badezake (buxadura partziala):
    • Bizkarrean kolperik ez eman
    • Ez sartu atzamarrak ahoan
    • Eztul egiten jarraitzera eta eztularen bilakaera zaintzera animatu
  • Eztulik egiten ez badu, hitz egin edo arnasa hartu (erabateko buxadura):
    • Berehala jardun beharra dago
    • Eman bost zaplada irmo bizkarrean, sorbaldako hezurren artean
    • Egin bost konpresio sabelean (Heimlich teknika)
    • Bi teknikak txandakatu objektua kanporatu edo laguntza iritsi arte
  • Pertsonak konortea galtzen badu:
    • Kontuz handi etzaten lagundu
    • Bihotz-biriketako bizkortzea (BBB) maniobra hasI eta premiazko laguntza eskatu

Horrekin batera, Gurutze Gorriak azpimarratu du egoera okertu dezakeela atzamarrak ahoan sartzea edo norbaitek eztul egiten duenean bizkarra jotzea.

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Detenido un hombre en Berriz tras apuñalar a su mujer, herida de gravedad
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko

48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X