Gorde
Kendu nire zerrendatik

24 urteko motor-gidari bat hil da Hernanin, auto baten kontra talka eginda

Istripua gaueko bederatziak baino lehentxeago gertatu da, GI-2132 errepidean, Hernani parean. Oraindik argitzeke dauden arrazoiak tarteko, bi ibilgailuek talka egin dute. Ertzaintzak lekukoen laguntza eskatu du istripuaren nondik norakoak argitzeko. 

24 urteko motor-gidari bat hil da asteazken honetan Hernanin, gidatzen zuen motorrak eta auto batek elkarren kontra talka eginda, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Istripua gaueko bederatziak baino lehentxeago gertatu zen, GI-2132 errepidean, Hernani parean. Oraindik argitzeke dauden arrazoiak tarteko, bi ibilgailuek talka egin zuten.

Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko eta istripuaren lekukoen lagiuntza eskatu du, eta 943 53 91 25 telefonora deitzeko eskatu die istripuaren inguruko informaziorik izan dezaketenei. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Uharteko bizilagunak haserre, herriko apaizak Ceutako migrazio-krisiari buruz egindako adierazpenengatik

Uharteko (Nafarroa) biztanleak haserre daude Javier Aizpun herriko parrokoarekin, X sare sozialean (lehengo Twitter) migratzaileak Ceutara iristeari buruz zabaldu zituen mezuengatik. Kritiken ostean, apaizak barkamena eskatu du eta bere kontua ezabatu du. Argitalpenetako batean, apaizak zioen "Rabat bonbardatu" egin behar dela, Marokoren aurkako neurri gogorrak ezartzearen aldeko hainbat mezurekin batera. Aizpunek adierazi zuen, halaber, suarekin erantzun beharko litzaiekeela Ceutan sartzen saiatzen diren migratzaileei, eta Maroko "errekonkistatzea" proposatu zuen, haren hitzetan, "jatorrizko Espainia" berreskuratzeko, Erromatar Inperio garaiko Hispaniari erreferentzia eginez.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X