Egunsentiarekin batera berriro ekingo diote Erriberrin desagertutako 68 urteko gizona bilatzeari
Abenduaren 31ko arratsaldean ikusi zuten azkenekoz, udalerri horretako adinekoen egoitza batetik irten ondoren.
Erriberrin (Nafarroa) desagertutako 68 urteko gizona bilatzeko lanak indartu dituzte ostiraleko lehen ordutik, Foruzaingoak jakitera eman duenez. Asteazkenean ikusi zuten azkenekoz, adinekoen egoitza batetik paseatzera atera ostean.
Iluntzean bilaketa lanak gelditu behar izan dituzte, argi faltagatik. Larunbatean, egunsentiarekin batera, ekingo diete berriro lanei.
Inguruan dagoen lainoak helikopteroa erabiltzea eragotzi du ostiralean, baina eguraldiak ahalbidetu duenean baliatu dute, bilaketa-operatibo horren arduradunek azaldu dutenez.
Zehazki, abenduaren 31ko arratsaldean ikusi zuten azkenekoz, udalerri horretako adinekoen egoitza batetik irten ondoren.
Suhiltzaileak, basozainak, foruzainak eta guardia zibilak parte hartzen ari dira bilaketa lanetan, droneekin eta txakurrekin, besteak beste.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera