Gasteizko Udalak 8 orduko TAO tarifa berria ezarriko du gaurtik aurrera
Tiket berria 2. Eremuari aplikatuko zaio, eta zortzi euroan 10:00etatik 20:00etara aparkatzeko aukera emango du, ohiko etenaldiarekin, arratsaldeko ordu bietatik lauetara (TAOrik gabeko tartea).
Gasteizko Udalak araututako aparkaleku-tarifa berria (TAO) ezarriko du ostiral honetatik aurrera, zortzi orduz jarraian zortzi euroan aparkatzeko aukera ematen duena.
10:00etatik 20:00etara aparkatzeko aukera emango du, ohiko etenaldiarekin, arratsaldeko ordu bietatik lauetara (TAOrik gabeko tartea).
Tiket berria 2. eremuari aplikatuko zaio; San Martin, Adurtza, San Kristobal, Babesgabetuak, Judimendi, Santa Luzia, Arana, Santiago, Aranbizkarra eta Arantzabela hartzen ditu eremu horrek. Eremu horretatik kanpo, Gasteiz hiribideak, trenbideak eta Herrandarren ekialdeak osatzen duten 1. eremuan, erdigunean, erregulazioak berdin jarraituko du, zortzi orduko tarifarik gabe gabe.
Beatriz Artolazabal Alkateordeak eta Udaleko Espazio Publikoko eta Auzoetako zinegotziak azaldu duenez, 8 orduz jarraian aparkatzeko aukera honek pertsona askoren beharrei erantzuten die, lanagatik edo beste arrazoi batzuengatik hirira autoz joan eta denbora luzez aparkatu behar izaten dutelako.
Tarifa horrekin, erabiltzaile batek, esaterako, asteleheneko 20:00etan aurrera aparkatu ahal izango du bere ibilgailua eta asteazkeneko 10:00etan kendu, zortzi euroren truke.
"Pertsona askok esaten ziguten goiz eta arratsalde osoan autoa lasai uzteko beharra zutela. Horregatik sortu dugu TAOren 8 orduko tiketa. Jada indarrean den neurri honekin, izan lanagatik, erosketengatik edo bestelako gestioengatik etxetik kanpo ordu asko pasatzen dituztenengan pentsatzen dugu, eta haiei bizitza pixka bat errazagoa egitea da xedea. Tarte zabalagoa eta lasaitasun handiagoa ematen dugu", adierazi du zinegotziak.
Zure interesekoa izan daiteke
Epailearen aurretik igarotzeko zain jarraitzen du Azpeitiko ustezko hiltzaileak
Ertzaintza haren bila ari zen asteartetik, eta azkenean, larunbat goizaldean, ustezko hiltzaileak bere burua entregatu du Ondarroako ertzain-etxean. Arma bat zeraman soinean, baina oraindik ez dute jakinarazi hilketan erabilitakoa ote den.
Ehunka lagunek harrera egin diote Freedom Flotillako ontziari Euskadin
Asteartera arte (hilak 8), Euskadin egoteko asmoa du. Egun horretan, Vigora abiatuko da, eta, ondoren, Mediterraneoko beste hainbat gunetara jarraituko du. Ontziak Bilbon egingo duen egonaldian, hainbat ekitaldi antolatu dituzte, besteak beste, hitzaldiak, emanaldiak, Palestinako azoka eta flotillako aktibistekin prentsaurrekoa.
25 urteko emakume bat atxilotu dute Eltziegon, bikotekidea harrapatzea leporatuta
Etxeko indarkeriaren esparruan hilketa-saiakera delitua egotzi diote. Gertaera larunbat goizean jazo da, 07:30ak aldera. Atxilotua polizia-etxera eraman dute eta, eginbideak amaitu ondoren, epailearen esku utziko dute.
20 urteko mutil bat hil da Lekeitioko Antzar Egunean, hesi batetik erorita; ospakizuna bertan behera utzi dute
Gaztea portuan zegoen, antzarren proba jarraitzen, eta bi metro inguruko altueratik erori da. Milaka lagun bildu dira gaur Lekeition, eta ekitaldia normaltasunez ari zen garatzen istripua gertatu den arte.
4.000 pertsona inguru bildu dira Donostiako Sagardo Egunean
Gipuzkoako 32 sagardotegitako sagardoak dastatzeko aukera eskaini dute. Trikitilari eta bertsolarien musikaz girotu dute eguna. Une hunkigarrienetako bat Jabier Ansorena eta Marian Matasen omenezko ekitaldia izan da.
Irailaren 5a Tokiko Memoria Demokratikoaren Egun izendatu dute Irunen
Irungo Udalak Tokiko Memoria Demokratikoaren Egun izendatu du irailaren 5a, Udaleko talde politiko guztien babesarekin. Kolpe militarra, gerra eta diktadura sufritu zituzten irundar guztiak oroitu dituzte gaur.
Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Urdulizen, hiru pertsonari botilak jaurtitzea leporatuta
06:20 aldera jazo da erasoa, metro geltokitik gertu. 200 bat lagun bildu dira inguruetan. Atxilotua aurretik ere atxilotu dute antzeko gertakariengatik.
Behin-behineko espetxealdia ezarri diote Barakaldoko hilketaren susmagarriari
Barakaldoko lehen auzialdiko guardiako epaitegiak hartu du erabakia.
Hiru pertsona atxilotu dituzte Gernikan, 14 urteko neska haurdun bat ezkontzera behartzea egotzita
Hiru atxilotuak (adingabearen gurasoak eta 27 urteko gizon bat) behin-behinean aske utzi ditu epaileak. Hala ere, auzitegira joan beharko dute deitzen dituztenean. Halaber, 17 urteko mutil baten bila ari dira, haurraren ustezko aita, baina ez dute aurkitu.
Datorren astean hasiko dira Topoaren lurpeko pasanteko trenen probak
Azpiegitura Gabonetan egongo da erabiltzaileko prest, Eusko Jaurlaritzaren aurreikuspenen arabera.