Suteak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hiru pertsona hil dira Madrilen, etxebizitza batean piztutako sutean

Biktimetako bi kea arnasteagatik hil dira, eta hirugarrena erredurengatik.

Incendio en una vivienda de Carabanchel (Madrid). Europa Press
18:00 - 20:00

Hiru pertsona hil dira ostiral goizaldean Madrilgo Carabanchel barrutiko etxebizitza batean izandako sutean.

Larrialdietako zerbitzuak jakinarazi duenez, bi pertsona kea arnasteagatik hil dira, eta hirugarrena erredurengatik.

Antza denez, sutea eraikineko hirugarren solairuan sortu da, eta berehala bete dute suak eta keak etxebizitza. Hiru pertsonen gorpuak sugarrak itzaltzen ari zirela aurkitu dituzte.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz

Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X