ESPAINIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Logroñon hilda agertu diren 13 eta 20 urteko bi gazteren kasua ikertzen ari da Polizia

Gorpuak Errioxako hiriburuko kale batean aurkitu dituzte, baina gorpuetan ez dute indarkeria zantzurik atzeman.

Espainiako Polizia Logroñon (Errioxa) hilik agertu diren 13 eta 20 urteko bi gazteren kasua ikertzen ari da. Hilotzak Errioxako hiriburuko kale batean aurkitu dituzte.

Errioxako Poliziaren Buruzagitza Nagusiak ohar baten bidez jakinarazi duenez, gorpuetan ez dute indarkeria zantzurik aurkitu.

Zure interesekoa izan daiteke

Indarkeria haurdunaldian argazkia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Haurdunaldian ematen den genero indarkeria kasuak osasun-kontsultei esker identifikatu daitezke

Haurdunaldian emakumeek harreman estua izaten dute osasun-sistemarekin: emaginarekin, ginekologoarekin eta erizainarekin dituzte kontsultak. Hilabete horiek giltza izan litezke genero-indarkeria egoerak identifikatzeko. Osasun eta gizarte-arloen aldetik erantzun koordinatua emateko beharra aldarrikatu dute adituek Donostian, “Indarkeria eta amatasuna” izeneko udako ikastaroan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X