Donostia International Physics Centerreko laborategi kuantiko berriko zuzendaria urteko zientzialari izendatu dute, Austrian
Francesca Ferlaino 2025. urteko zientzialaria izendatu du Austriako Zientzia eta Hezkuntza Kazetarien Elkarteak, eta bere "ikerketa-lana eta komunikaziorako pasioa" goraipatu ditu.
Francesca Ferlaino. Argazkia: DIPC.
Francesca Ferlaino, Donostia International Physics Centerreko (DIPC) laborategi kuantiko berriko zientzialari arduraduna, 2025. urteko zientzialari izendatu du Austriako Zientzia eta Hezkuntza Kazetarien Elkarteak. Bere ibilbidean zehar egindako "ikerketa-lan nabarmena eta zientzia kuantikoak herritarrei helarazteko azaldutako grina" aipatu dituzte.
DIPCek jakinarazi duenez, lorpen ugari egin ditu Ferlainok azken hamarkadetan. Besteak beste, 2012an lortu zuen erbiozko atomoz osatutako Bose-Einsteinen —propietate atomiko apartak dituen gutxi esploratutako espezie atomikoa— lehen kondentsazioa egitea. 2018an, erbioaren eta disprosioaren lehen fusio kuantiko dipolarra egitea lortu zuen. 2019an, materiaren egoera berri bat sortzea lortu zuen, supersolidoa izenekoa, eta, 2021ean, bi dimentsiotako supersolidoak sortu zituen.
Azken 20 urteetan, Innsbruckeko Unibertsitateko Fisika Esperimentaleko Departamentuan egin du ikerketa, eta, 2014tik, Austriako Zientzien Akademiako (ÖAW) Optika Kuantikoaren eta Informazio Kuantikoaren Institutuko (IQOQI) zuzendari zientifikoa da, Innsbrucken.
Ferlaino 2024an iritsi zen Donostiako DIPCra, etorkizuneko Atomo Ultrahotzen Teknologia Kuantikoen Laborategia diseinatu eta lema hartzeko. Laborategi hori DIPCren eraikin berrian kokatuko da.
Zientzialariaren hitzetan, "ohore handia" da "ospe handiko izendapen" hori jasotzea. Azpimarratu du "sinetsita" dagoela zientzia ez dela "ahalegin isolatua, ondasun partekatua baizik" eta bere "ezagutza trukatzean eta komunikatzean, balioa handitu egiten da". Sariak "komunikazio zientifikoaren garrantziari" ematen dion aintzatespena azpimarratu du Ferlainok.
Bestalde, Ricardo Diez Muiño DIPCko zuzendariak nabarmendu duenez, "Francesca Ferlaino Europako fisika kuantikoko zientzialari garrantzitsuenetako bat da", eta "harro" agertu da DIPCn teknologia kuantikoen laborategi berri bat garatzea aukeratu duelako.
Francesca Ferlainoren ikerketa tenperatura ultrahotzetan dauden gas atomikoen fenomeno kuantikoetan oinarritzen da. Ferlainoren laborategia Ibaetako Milia Kuantikoaren parte izango da, eta DIPCko laborategiko zuzendari gisa betetzen duen eginkizuna uztartu egingo du Innsbruckeko Unibertsitateko Fisika Esperimentaleko Institutuan eta Austriako Zientzien Akademiako (ÖAW) ardurekin.
Zure interesekoa izan daiteke
36 urteko euskal mendizale bat larri zauritu da Asturiasen, eskalatzen ari zela harkaitz bat erorita
Antza denez, harria emakumea zegoen tokitik 300 bat metrora goragotik erori da. Garezurreko traumatismo larria izan du, eta Asturiasko Unibertsitate Ospitale Nagusira (HUCA) eraman dute.
Epailearen aurretik igarotzeko zain jarraitzen du Azpeitiko ustezko hiltzaileak
Ertzaintza haren bila ari zen asteartetik, eta azkenean, larunbat goizaldean, ustezko hiltzaileak bere burua entregatu du Ondarroako ertzain-etxean. Arma bat zeraman soinean, baina oraindik ez dute jakinarazi hilketan erabilitakoa ote den.
Ehunka lagunek harrera egin diote Freedom Flotillako ontziari Euskadin
Asteartera arte (hilak 8), Euskadin egoteko asmoa du. Egun horretan, Vigora abiatuko da, eta, ondoren, Mediterraneoko beste hainbat gunetara jarraituko du. Ontziak Bilbon egingo duen egonaldian, hainbat ekitaldi antolatu dituzte, besteak beste, hitzaldiak, emanaldiak, Palestinako azoka eta flotillako aktibistekin prentsaurrekoa.
25 urteko emakume bat atxilotu dute Eltziegon, bikotekidea harrapatzea leporatuta
Etxeko indarkeriaren esparruan hilketa-saiakera delitua egotzi diote. Gertaera larunbat goizean jazo da, 07:30ak aldera. Atxilotua polizia-etxera eraman dute eta, eginbideak amaitu ondoren, epailearen esku utziko dute.
20 urteko mutil bat hil da Lekeitioko Antzar Egunean, hesi batetik erorita; ospakizuna bertan behera utzi dute
Gaztea portuan zegoen, antzarren proba jarraitzen, eta bi metro inguruko altueratik erori da. Milaka lagun bildu dira gaur Lekeition, eta ekitaldia normaltasunez ari zen garatzen istripua gertatu den arte.
4.000 pertsona inguru bildu dira Donostiako Sagardo Egunean
Gipuzkoako 32 sagardotegitako sagardoak dastatzeko aukera eskaini dute. Trikitilari eta bertsolarien musikaz girotu dute eguna. Une hunkigarrienetako bat Jabier Ansorena eta Marian Matasen omenezko ekitaldia izan da.
Irailaren 5a Tokiko Memoria Demokratikoaren Egun izendatu dute Irunen
Irungo Udalak Tokiko Memoria Demokratikoaren Egun izendatu du irailaren 5a, Udaleko talde politiko guztien babesarekin. Kolpe militarra, gerra eta diktadura sufritu zituzten irundar guztiak oroitu dituzte gaur.
Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Urdulizen, hiru pertsonari botilak jaurtitzea leporatuta
06:20 aldera jazo da erasoa, metro geltokitik gertu. 200 bat lagun bildu dira inguruetan. Atxilotua aurretik ere atxilotu dute antzeko gertakariengatik.
Behin-behineko espetxealdia ezarri diote Barakaldoko hilketaren susmagarriari
Barakaldoko lehen auzialdiko guardiako epaitegiak hartu du erabakia.
Hiru pertsona atxilotu dituzte Gernikan, 14 urteko neska haurdun bat ezkontzera behartzea egotzita
Hiru atxilotuak (adingabearen gurasoak eta 27 urteko gizon bat) behin-behinean aske utzi ditu epaileak. Hala ere, auzitegira joan beharko dute deitzen dituztenean. Halaber, 17 urteko mutil baten bila ari dira, haurraren ustezko aita, baina ez dute aurkitu.