Euskara Europan ofizialtzeko lanek aurrera jarraitzen dutela ziurtatu du Albaresek
Espainiako Gobernuko Kanpo Arazoetako ministroak ez du eperik jarri nahi, baina ziur dago estatu kide guztiek euskara, katalana eta galiziera Europako erakundeetan hizkuntza ofizial gisa onartzea babestuko dutela.
Albares. Argazkia: EFE
Jose Manuel Albares Kanpo Arazoetako Espainiako ministroak adierazi duenez, Europar Batasuneko estatu kide guztiek euskararen, katalanaren eta galizieraren ofizialtasuna bermatzeko lanekin "aurrera" jarraitzen dute.
Catalunya Radion egindako elkarrizketa batean, Albarresek azaldu du harreman diskretuek eta bilera teknikoek jarraitzen dutela, hainbat mailatan, errezeloak dituzten herrialdeak konbentzitzeko. Ildo horretan, ziur agertu da estatu kide guztiek, Alemania barne, proposamena babestu egingo dutela, baina ez du datarik zehaztu.
"Lehenago edo geroago, katalana, euskara eta galegoa hizkuntza ofizialak izango dira Europan, denek ulertzen dutelako horrela izan behar dela", adierazi du ministroak, eta PPren presioen kontra azaldu da.
Albares "oso kezkatuta" agertu da Irango azken gertakariekin, eta Espainiako Gobernuak Irango enbaxadorea deitzeko hartutako erabakia justifikatu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera