Bi paziente onkologiko hil dira Burgosko Ospitalean, tratamenduaren prestaketan izandako akats batengatik
Akatsak beste bi egin die kalte, eta horietako bat zainketa intentsiboetako unitatean ospitaleratuta dago. Eguberriko jaietan izan ziren gertakariak, sendagai baten dosi bat prestatzen izandako akats baten ondorioz. Gaztela eta Leongo Osasun Sailak (Sacyl) adierazi du giza akatsa izan dela, eta bere gain hartu du erantzukizuna.
Burgosko Unibertsitate Ospitaleko (HUBU) bi paziente onkologiko hil dira tratamendu bat prestatzen izandako akats baten ondorioz. Beste hiru gaixori ere eragin die akatsak. Horietako bat zainketa intentsiboetako unitatean dago. Ospitaleko iturriek EFEri adierazi diote giza akats bat izan dela, eta Gaztela eta Leongo Osasun Sailak (Sacyl) bere gain hartu du erantzukizuna.
Gertakariak Eguberri jaietan izan ziren, eta sendagai bat prestatzen izandako akats baten ondorioz; zehazki, paziente kopuru jakin batentzako dosi baten prestaketan. Beraz, ez dago arriskurik beste batzuentzat, adierazi du Ospitaleak.
Ziurtatu dutenez, giza akatsa izan da, gerentziaren arabera, ospitaleak bere gain hartu behar duena, plantillako inor arduradun gisa aipatu gabe, eta guztira bost pazienteri eragin die: bi hil dira, beste bat ZIUn dago, bat ingresatuta dago, eta bosgarrenari alta eman diote.
Burgosko Ospitaleak adierazi dutenez, egoeraren berri izan bezain laster, barne-ikerketa bat abiatu zuten gertatutakoa argitzeko, eta jarduera-protokoloak berrikusi dira, arrisku gehiagorik egon ez dadin eta giza akats kopurua gutxitu dadin.
Era berean, une oro familiekin eta pazienteekin harremanetan egon direla eta haiekin gardenak izan direla adierazi dute, informazioa eta beharrezko azalpenak eman dizkietelako, eta zentroko baliabideak eta zerbitzu juridikoak haien esku jarri dituztelako.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera