Kalera irten daitezke haizeak aldamio bat mugitu eta etxetik irten ezinik egon diren Barakaldoko bizilagunak
Asteazken eguerditik Landaburu kaleko sei ataritako bizilagunak beren etxeetan konfinatuta egon dira, haizeak fatxadan dagoen aldamio bat mugitu zuelako.
Hego haizeak hainbat gorabehera eragin zituen asteazken honetan Euskal Herriko txoko askotan, besteak beste, Barakaldon; izan ere, eraikin bateko aldamio bat mugitu eta ezegonkor geratu zen. Ondorioz, herritarren segurtasuna bermatzeko, Landaburu kaleko 6 ataritako bizilagunak konfinatu egin zituzten. Udalak ostegun goizean jakinarazi du etxetik irten daitezkeela.
Nolanahi ere, Udaleko iturriek gomendatu dute atera nahi duenak ingurua zaintzen ari den agenteari abisatu diezaion, batez ere 9. atearitik atera behar direnak. Bestalde, iturriek adierazi dute gaur goizean kenduko dutela aldamioa.
Ezbeharra asteazken eguerdian izan zen, Landaburu kalean. Haize bortitzak aldamioa jo eta mugitu egin zuen, eta nahiz eta fatxadan bermatuta egon, albo batean okertu zuen hegoak. Ondorioz, badaezpada ere, 6 ataritako bizilagunak konfinatuta zeuzkaten, gaur arte.
Inguruko saltokiei dagokienez, 5.etik 11.era bitartean daudenak itxita egongo dira momentuz, egunean zehar zer erabakitzen duten zain.
Herritarren Segurtasunerako Sailak jakinarazi du trafikoa berrezarri dela Barakaldoko sarreran, Florida kaletik.
Zure interesekoa izan daiteke
Martxoak 3ko sarraskia gogoan, Zeledonek hasiera eman die Ama Zuriaren jaiei
Baskoniako ordezkariek suziria piztu eta Zeledon jaitsita, festa lehertu da Gasteizen, Andra Maria Zuriaren plaza gainezka zegoela.
Gizon bat hil da Lizarran, balkoi batetik erorita, Poliziarengandik ihesi zihoala, genero-indarkeria kasu baten ostean
Ikerketaren arabera, hildakoa laugarren solairutik erori da balkoi batetik bestera igarotzen saiatzen ari zela, agenteak Santiago plazako etxebizitza batera iritsi direnean. Bertan, emakume batek eraso baten berri eman du. Auzia sekretupean dagoenez, ez dute emakumearen egoeraz informatu.
Uharteko parrokoak "Rabat bonbardatzea" eta migratzaileei suarekin erantzutea proposatu du
Javier Aizpun apaizak hainbat mezu argitaratu ditu X sare sozialean Ceutako migrazio krisiaren inguruan, eta Marokoren eta migratzaileen aurkako muturreko neurri gogorrak proposatu ditu.
Zuzenean: Zeledonen igoera
Jarraitu zuzenean Zeledonen igoera Joseba Olagarai eta Josu Pedruzoren kontakizunarekin.
Zuzenean: Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera
Jarraitu zuzenean Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera, Ilaski Serranoren eta Josu Pedruzoren komentarioekin.
Poliziak duela 16 urte Fiteroko monasteriotik lapurtutako egurrezko erliebe bat berreskuratu du
Fiteroko Santa Klara Monasterioko aldare nagusian zegoen, eta handik hartu zuten duela 16 urte. Zizelkatutako egurrezko erliebea herriko apaizari eman zaio.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Andre Maria Zuriaren jaiak 18:00etan hasiko dira, Zeledonen jaitsierarekin. Baskoniak botako du txupinazoa aurten. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etatik aurrera.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Gasteizko jaiak gaur hasiko dira, 18:00etan. Zeledon jaitsiko da eta Baskoniak txupinazoa botako du. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etik aurrera.
San Mamesko metro geltokia berriz ireki dute, sarrerako eskaileretan sutea piztu ostean
Suhiltzaileak metroaren sarreran izan dira lanean. Dirudienez, eskailera mekanikoetan batu den hautsagatik sortu da sutea eta ketza sortu da.
Artxandako tuneletako Deustuko tartea ireki dute
Bizkaiko Foru Aldundiak estaldura, drainatze-sistemak, ebakuazio-galeriak, argiztapena eta gorabeherak detektatzeko sistema automatikoak hobetu ditu. Udazkenean, Salbeko zatiaren txanda izango da.