Iruñeko bidaia agentzia bateko jabea atxilotu dute, bezeroei iruzur egin dielakoan
Polizia Nazionalak ohar baten bidez jakitera eman duenez, Madrilgo Barajas aireportuan bi herritarrek jarritako salaketa baten ondotik hasi zuten ikerketa; izan ere, fakturatzera joan zirenean, euren izenean bidaiatzeko txartelik ez zutela jakinarazi zieten.
Polizia Nazionalak Nafarroako hiriburuko bidaia agentzia bateko jabea atxilotu du Iruñean, gutxienez lau bezerori iruzur egitea egotzita.
Polizia Nazionalak ohar baten bidez jakitera eman duenez, Madrilgo Barajas aireportuan bi herritarrek jarritako salaketa baten ondotik hasi zuten ikerketa; izan ere, fakturatzera joan zirenean, euren izenean bidaiatzeko txartelik ez zutela jakinarazi zieten.
Bikote horrek 3.000 euro baino gehiago ordaindu zizkion ustezko iruzurgileari, agentzia horrekin Asiako herrialde batean kontratatutako hotel eta garraioen truke.
Geroago, Madrilen jarritako bigarren salaketa baten berri izan zuten. Kasu horretan 4.000 eurotik gorako iruzurra zen, bikote batek atzerrirako kontratutako bidaia batengatik.
Iruñeko epaitegi batean aurkeztutako beste bi salaketa ere Polizia Judizialera bidali zituzten, eta ustezko iruzur jarraituaren zantzuak pilatzen saiatu ziren ikerketan.
Gertakarien ustezko egilea aurrez aurre egon zen bezero horiekin, bere enpresak egoitza fisikoa izan baitzuen garai batean, nahiz eta denbora batera bulegoa itxi zuen.
Zure interesekoa izan daiteke
Eusko Jaurlaritzak euskara azterketetako zeroen auziko "balizko gorabeherak" aztertzeko eskatu dio EHUri
Unibertsitate eta Hezkuntza sailburuek eta errektoreak urgentziazko bilera egin dute, giro adeitsuan. Aurretik, Jaurlaritzaren bozeramaileak eskatuta zuen azterketak azkar zuzen ditzatela, eta Unibertsitatearen esku daudela esan du. EHUk erantzun du "prozesu guztia" Eusko Jaurlaritzarekin batera egiten dela.
39 urteko gizon bat atxilotu dute, Basaurin adingabe bati sexu-erasoa egitea egotzita
Erasoa larunbat goizaldean egin zuten, lonja batean.
Nafarroako Larrialdietako Zuzendariordetzak botako du sanferminetako txupinazoa
Erakunde hori aukeratu dute herritarrek bozketan, Joseba Asiron alkateak iragarri duenez.
Amaitu da Martuteneko presoak Zubietako espetxe berrira lekualdatzeko prozesua
Ertzaintzaren konboi batek 230 preso eraman ditu asteazken honetan Martutenetik Zubietako espetxe berrira, segurtasun neurri zorrotzekin. Operatibo honekin amaitutzat eman da espetxe zaharraren huste historikoa.
44 urteko garraiolari bat hil da Murchanten, beste kamioi batekin izandako istripu batean
Ezbeharra AP-68an gertatu da. Bertaratu diren langileek ezin izan dute ezer egin hildakoaren bizia salbatzeko. Istripuan 41 urteko beste garraiolari bat zauritu da.
Bi pertsona atxilotu dituzte Bizkaian, Hezbollahrekin zerikusia dutelakoan
Operazioa sekretupean dago, eta ez dute xehetasun gehiagorik zabaldu. Libanoko taldearen beso armatua Europar Batasuneko erakunde terroristen zerrendan dago; ez, ordea, alderdi osoa.
Lau segurtasun kamera suntsitu dituzte Gasteizko Alde Zaharrean
Gasteizko Udalak adierazi duenez, erasoak ostiralean hasi ziren eta astelehen gauean jarraitu dute, eta milaka euroko kalteak eragin dituzte.
Honelakoa da USaPeko azterketak berrikusteko prozesua
Gauerdian amaitu da unibertsitatera sartzeko proba berrikustea eskatzeko epea, eta behin betiko kalifikazioak ekainaren 22an argitaratuko dira.
Taxien Gasteizko ordenantza berriak sektorearen gehiengoaren babesa jaso du eta onartzeko bidean da
Profesionalen segurtasuna eta gauerako gutxieneko zerbitzuak dira hobetu daitezkeen alderdietako batzuk. Zerbitzu horietarako, 50 taxiko partidari eutsiko dio Udalak.
Errenteriako Bertso Eskolako erasoen auzia artxibatu dute, salaketarik ez dagoelako
Ez dago inolako salaketarik, eta Fiskaltzak ezin du ofizioz jardun salaketarik ez dagoenean.