260 pertsonak dute Kawasaki gaixotasuna EAEn, gehienak 5 urtetik beherakoak
Gaitzak odol-hodi txiki eta ertainak hantzea eragiten du, eta haurtzaroan garatzen da nagusiki. Ez da oso ohikoa, baina larria izan daiteke; izan ere, garaiz diagnostikatzen eta tratatzen ez bada, bihotzeko ondorioak eragin ditzake.
Kawasaki gaixotasuna duten 260 pertsona artatzen ditu egun Osakidetzak. Gaitz horrek, batez ere, 5 urtetik beherakoei eragiten die (213 kasu), eta ez da oso ohikoa, baina larria izan daiteke; izan ere, goiz diagnostikatzen eta tratatzen ez bada, bihotzeko ondorioak eragin ditzake.
Gaur Kawasaki Gaitzaren Nazioarteko Eguna dela eta, garaiz atzematearen garrantzia azpimarratu dute Osasun Sailak eta Osakidetzak, gaixotasunaren lehen 10 egunetan tratamendua hastea funtsezkoa baita, horrela konplikazio koronarioak izateko arriskua % 20tik % 5era murrizten baita.
Gaixotasunak —larruazaleko gongoil linfatikoen sindrome ere deitzen zaio— odol-hodi txiki eta ertainen hantura orokorra eragiten du. Haurtzaroan agertzen da nagusiki, eta arteria koronarioei eragiten die. Haurtzaroan hartutako kardiopatiaren arrazoi nagusia da.
Diagnostikoa egiteko irizpide nagusia sukar akutua luzaroan edukitzea da (gutxienez 5 egun), eta, horrekin batera, azal eta mukosei eragiten die, eta begiak gorritzea, larruazalean erupzioak sortzea, mugurdi-itxurako mihia izatea eta ezpainak pitzatzea eragin dezake, bai eta ganglio zerbikalak handitzea eta esku-oinak gorritu eta handitzea.
Osakidetzak 18 kasu detektatu zituen iaz (1 Araban, 11 Bizkaian eta 6 Gipuzkoan), horietatik 12 gizonak ziren, eta 6, emakumeak. Diagnostikatu gehienak adingabeak ziren. Guztira, 260 pertsona daude diagnostikatuta Euskadin. % 55 gizonak dira, eta gehienak (213) adingabeak.
Zure interesekoa izan daiteke
Lizarran hildako gizonaren bikotekide ohiak azaldu du indarkeria fisikoa eta psikologikoko pairatu zituela hainbat urtez
Gizona balkoi batetik erorita hil zen, Poliziarengandik ihesi zihoala, azken horiek indarkeria matxistagatik abisua jaso ondoren.
Donostiako Udalak eraso sexisten aurkako Aste Nagusirako kanpaina aktibatu du: puntu morea Boulevardean egongo da
Ane Oyarbide Berdintasun zinegotziak adierazi duenez, "elkarbizitza, errespetu eta askatasun gunea izan behar du Aste Nagusiak, pertsona guztientzat".
Uharteko parrokoak barkamena eskatu eta sareak utzi ditu
Ohar baten bidez argitu duenez, Iruñeko eta Tuterako elizbarrutia ez dago ados Javier Aizpunek zabaldutako mezuekin, eta aita santuaren hitzak aipatuta, "giza duintasunak pasaporterik ez" duela esan du.
Zuzenean: Abordatze Pirata
Donostiako Piraten esku izaten da hiriaren abordaia, Gipuzkoako hiriburuko kaitik irten eta Kontxako hondartzan lehorreratuz. Ekitaldiaren emanaldia 16:25ean hasiko da.
Zuzenean: Artillerok hasiera emango dio 2026ko Donostiako Aste Nagusiari
Kanoikadak Donostiako Aste Nagusiari hasiera emango dio. "Artillero 2026", zuzenean 18:00etatik aurrera.
Trumpek presioa egin dio Irani; Teheran eta Oman, ordea, Ormuzko itsasartea irekitzeko negoziatzen ari dira
Iranek ziurtatu duenez, Omanekin itsas pasabide estrategikoan nabigazio mekanismo berri bat ezartzeko elkarrizketak modu positiboan ari dira aurrera egiten. AEBk berriro irekitzea eskatu du, eta Donald Trumpek mehatxu egin du akordorik lortu ezean Teheranen aurka eraso egingo duela.
Bi ibilgailuren arteko talkak auto-ilarak sortu ditu Galdakaon AP-8 autobidean, Donostiarako noranzkoan
Ibilgailuetako bat errepidetik atera da, eta bestea bidean iraulita geratu da. Istripuaren ondorioz, bi errei itxita egon dira.
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, karabela portugesak agertu direlako
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, eta Getarian eta Zarautzen ere ale handiak iritsi direla ohartarazi dute. Saturraranen, Mutrikun, bainuzale bat anbulantizan eraman dute, karabela portugesek ziztatu egin dutelako.
Gasteizko jaietako egun handia heldu da, eta programazioaren zati handi bat kolokan dago teknikarien greba dela eta
Blusen eta nesken kuadrillek lore eskaintza egin diote Andre Maria Zuriari eta haren aldeko aurreskua dantzatuko dute. Ikuskizunetako teknikarien grebak La pasión infinita lanaren funtzioa bertan behera uztera behartu du dagoeneko, eta programaren beste ekitaldi batzuk loka jarri ditu.
69 urteko motozale bat hil da Gaubean, auto baten aurka talka eginda
Istripuaren ondoren, Txagorritxuko Ospitalera eraman dute zauri larriekin, eta han hil da ordu batzuk geroago.