Zardoya Otis zegoen Herrerako pabilioietako bat hustu dute
Jolastokietako 4 pabiloian bizi ziren 30 lagunetatik 5ek soilik igaro dute gaua bertan, eta guztiak alde eginda zeuden Ertzaintza iristerako.
Aurreikusi bezala, gaur hustu dute Donostiako Herreran auzoan dagoen Jolastokietako 4. pabilioia. Etxegabe askoren aterpe izan da orain arte, eta Donostiako kolektibo sozialek egindako azken kontaketaren arabera, 30 pertsona inguru bizi ziren bertan.
Bost pertsonak gaua bertan igaro dute, eta gainerakoak aurreko orduetan irten dira.
Hala ere, Martuteneko institutu zaharrarekin gertatu bezala, denak zeuden alde eginda ertzainak iritsi aurretik.
Segizio judiziala 09:30ak aldera iritsi da, eta eraikina gorabeherarik gabe hustu dute.
Jolastokietako 4. pabilioia izan da husten lehena, baina lehen Zardoya Otis zegoen eremuan dauden bost eraikinak hustu nahi ditu Donostiako Udalak. Gaur egun, 200 bat pertsonaren bizilekua da.
Hiriko hainbat elkartek eta sindikatuk, ordea, ekintza salatu dute, eta aterperik gabe geratuko direnei bizilekurako alternatiba bat eman diezaieten eskatu dute.
Zure interesekoa izan daiteke
EAEko udalekuak gainbegiratzeko hiru ikuskatzaile kontratatuko dituzte
Eusko Jaurlaritzak ikuskatzaile talde espezifiko bat sortuko du eta oraingoz hiru kide izango ditu, bana Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.
Mendiko Eskolako ikasleak ostiralean itzuliko dira eskolara, haize bortitzak teilatua eraitsi ostean
Denboralearen ondorioz, Mendiko Eskolako eraikin nagusiko teilatuaren zati bat erori zen, Amurrion. Zorionez ez zen zauriturik izan. Horrenbestez, eskolak normaltasunez hasiko dira datorren ostiralean.
Nafarroako Auzitegi Nagusiak berriro ireki du Lleidara ezkontzeko saldu omen zuten neska adingabearen auziaren gaineko ikerketa
Ministerio Fiskalak esandakoaren ildotik, Auzitegiko Lehen Sekzioak uste du kriminalitate zantzu argiak daudela, eta uste du auzia artxibatzeko "oso goiz" dela oraindik. Besteak beste, gurasoek 2025eko urtarrilean 14 urteko neskatoa beste bikote bati haien 21 urteko semearekin ezkontzeko saldu izanaren zantzuak daude.
260 pertsonak dute Kawasaki gaixotasuna EAEn, gehienak 5 urtetik beherakoak
Gaitzak odol-hodi txiki eta ertainak hantzea eragiten du, eta haurtzaroan garatzen da nagusiki. Ez da oso ohikoa, baina larria izan daiteke; izan ere, garaiz diagnostikatzen eta tratatzen ez bada, bihotzeko ondorioak eragin ditzake.
LABek eskola segregazioari buruzko mahaia utzi du, eta euskara aldarrikatu du inklusiorako tresna gisa
Sindikatuak salatu du Hezkuntza Sailak ez duela orain arte lan proposamenik aurkeztu.
Puentek ez du baztertu Rodaliesen zerbitzuko gaurko gorabeherak "zibereraso" batek eragin izana
Hipotesi hori mahai gainean dagoela aitortu du Espainiako ministroak, zerbitzua ohikoan jarduten ari zelako eta "oso denbora gutxian bi aldiz eten" delako.
Auto-ilara luzeak AP-8an, Deba parean, hainbat ibilgailuk izandako istripuaren ondorioz
Istripua izan da AP-8 autobidean, Deba parean eta Bilborako noranzkoan, eta hainbat pertsona zauritu dira, errei bat itxi dute eta auto-ilarak sortu dira autobidean.
Patinete elektrikoak kontrolatzeko kanpaina abiatu du Gasteizko Udaltzaingoak
Hiri osoan zabalduko dute kanpaina, patinete elektrikoak ibiltzen diren lekuetan bereziki, eta gazteei zuzenduta batez ere. Lehen aldiz, asegururik duten ala ez egiaztatu egingo da. Izan ere, 25 kilotik gorako eta 14 km/h-tik gorako abiaduran joan daitezkeen patinete elektrikoek asegurua nahitaez izan behar dute.
Goiz kaotikoa berriro Rodaliesen, Adifen kontrol-zentroan gorabeherak izan direlako
Zerbitzua bi aldiz eten egin da gaur goizean, Adifen kontrol-zentroan izandako arazoengatik, eta pixkanaka ari da zerbitzua bere onera itzultzen. Kataluniako Gobernuak etxetik lan egitea aholkatu die aukera dutenei.