Puentek ez du baztertu Rodaliesen zerbitzuko gaurko gorabeherak "zibereraso" batek eragin izana
Hipotesi hori mahai gainean dagoela aitortu du Espainiako ministroak, zerbitzua ohikoan jarduten ari zelako eta "oso denbora gutxian bi aldiz eten" delako.
Puente, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Oscar Puente Espainiako Garraio eta Mugikortasun Iraunkorreko ministroak ez du baztertu "zibereraso" batek eragin izana gaur goizaldean Kataluniako Rodalies zerbitzuan izandako gorabeherak; izan ere, bi aldiz izan dira arazo informatikoak oso denbora gutxian Adifen kontrol-zentroan.
Puentek TVEn egin ditu adierazpenok, eta zehaztu du oraindik ez dakitela zer gertatu den, eta ez duela "ezer elikatu" nahi.
"Zibererasoaren hipotesia aukera bat da, baina, ez dut ezer esan nahi, ez dudalako ezer elikatu nahi, jakin barik", adierazi du ministroak, eta hipotesi hori mahai gainean egon badagoela gogorarazi du, zerbitzua ohiko legez ari zelako, eta "bi etenaldi" izan direlako "oso denbora gutxian".
Hala ere, orain garrantzitsuena zerbitzua aurrera ateratzea dela azpimarratu du ministroak, Gelidako istripuaren ondoren zerbitzua bost egunez ia erabat etenda egon eta gero.
Zure interesekoa izan daiteke
Mendiko Eskolako ikasleak ostiralean itzuliko dira eskolara, haize bortitzak teilatua eraitsi ostean
Denboralearen ondorioz, Mendiko Eskolako eraikin nagusiko teilatuaren zati bat erori zen, Amurrion. Zorionez ez zen zauriturik izan. Horrenbestez, eskolak normaltasunez hasiko dira datorren ostiralean.
Nafarroako Auzitegi Nagusiak berriro ireki du neska adingabe bat Lleidan ezkontzeko ustez egindako salmentaren inguruko ikerketa
Ministerio Fiskalak esandakoaren ildotik, Auzitegiko Lehen Sekzioak uste du kriminalitate zantzu argiak daudela eta uste du auzia artxibatzea "guztiz goiztiarra" dela. Besteak beste, gurasoek 2025eko urtarrilean 14 urteko neskatoa beste bikote bati saldu izanaren zantzuak daude, haien 21 urteko semearekin ezkontzeko.
260 pertsonak dute Kawasaki gaixotasuna EAEn, gehienak 5 urtetik beherakoak
Odol-hodi txiki eta ertainen hantura orokorra da gaitza, eta bereziki haurtzaroan azaltzen da. Ez da oso ohikoa, baina larria izan daiteke; izan ere, garaiz diagnostikatzen eta tratatzen ez bada, bihotzeko ondorioak eragin ditzake.
LABek eskola segregazioari buruzko mahaia utzi du, eta euskara aldarrikatu du inklusiorako tresna gisa
Sindikatuak salatu du Hezkuntza Sailak ez duela orain arte lan proposamenik aurkeztu.
Zardoya Otis zegoen Herrerako pabilioietako bat hustu dute
Jolastokietako 4 pabiloian bizi ziren 30 lagunetatik 5ek soilik igaro dute gaua bertan, eta guztiak alde eginda zeuden Ertzaintza iristerako.
Auto-ilara luzeak AP-8an, Deba parean, hainbat ibilgailuk izandako istripuaren ondorioz
Istripua izan da AP-8 autobidean, Deba parean eta Bilborako noranzkoan, eta hainbat pertsona zauritu dira, errei bat itxi dute eta auto-ilarak sortu dira autobidean.
Patinete elektrikoak kontrolatzeko kanpaina abiatu du Gasteizko Udaltzaingoak
Hiri osoan zabalduko dute kanpaina, patinete elektrikoak ibiltzen diren lekuetan bereziki, eta gazteei zuzenduta batez ere. Lehen aldiz, asegururik duten ala ez egiaztatu egingo da. Izan ere, 25 kilotik gorako eta 14 km/h-tik gorako abiaduran joan daitezkeen patinete elektrikoek asegurua nahitaez izan behar dute.
Goiz kaotikoa berriro Rodaliesen, Adifen kontrol-zentroan gorabeherak izan direlako
Zerbitzua bi aldiz eten egin da gaur goizean, Adifen kontrol-zentroan izandako arazoengatik, eta pixkanaka ari da zerbitzua bere onera itzultzen. Kataluniako Gobernuak etxetik lan egitea aholkatu die aukera dutenei.
Adamuzen apurtu zen errailaren inguruan zabaltzen ari diren gezurrak salatu, eta berria zela defendatu du Puentek
Espainiako Gobernuko Garraio ministroak azaldu duenez, erraila 2023an ekoitzi eta 2025ean instalatu zuten. ArcelorMittalek bidalitako oharra eta egiaztapen tekniko guztiak egin izanaren ikuskapen-ziurtagiria ere argitaratu ditu.