Rodalies tren zerbitzua partzialki martxan da, erabateko normaltasunetik urrun
Azken egunotan Kataluniako aldirietako tren sarean izandako arazoen ondorioz, Renferen Kataluniako bozeramaileak adierazi du "Adifeko teknikariekin lanean" ari direla trenbideko "tarteak irekitzen jarraitzeko" eta zerbitzua lehenbailehen berrezartzeko.
Rodalies tren bat, Bartzelonako Sants geltokian. Artxiboko argazkia: EFE
Rodalies Kataluniako aldirietako tren zerbitzua pixkanaka-pixkanaka berrezartzen ari dira, baina gaur, oraingoz, ez da normaltasuna itzuli. Antonio Carmona Renfek Katalunian duen bozeramailearen arabera, gaurko aurreikusita zegoen zerbitzua ematen ari dira, trenak eta autobusak uztartuta.
Azken egunotan Kataluniako aldirietako tren sarean izandako arazoen ondoren, Rodaliesen zerbitzua partzialki martxan da. Carmonaren esanetan, "Adifeko teknikariekin lanean" ari dira trenbideko "tarteak irekitzen jarraitzeko" eta zerbitzua guztiz lehenbailehen berrezartzeko.
Renferen bozeramaileak ohartarazi duenez, "atzerapenen bat egon daiteke" eta errepide bidezko zerbitzu alternatiboa "indartu" dute, 150 autobus gehiago jarrita. Halaber, behar izanez gero gehiago jartzea aurreikusten dute.
Horrez gain, Renfek, Adifek, Kataluniako Generalitateak eta Bartzelonako Udalak herritarrek zerbitzuaren egoeraren gaineko informazioa izan dezaten nahi dute, eta, horretarako, 700 pertsona jarri dituzte lanean.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera