Nafarroako Auzitegi Nagusiak bidezko jo du lanbide-zentro bateko arduraduna kaleratzea sexu-jazarpenagatik
Auzitegiak uste du pertsona hori kaleratzera eraman zuten gertaerek "gaitzespen etiko eta moral handiena" merezi dutela, eta kaleratzea "neurri egokia" izan zela.
Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Lan Arloko Salak berretsi egin du Burlatako lanbide-zentro bateko arduradun bat kaleratzea bidezkoa izan zela. Desgaitasuna duten hiru langileri sexu-jazarpena egiteagatik kaleratu zuten.
Kaleratutako pertsonak, auzitegian errekurtsoa jarri zuenak, taldeko arduradun kategoria zeukan. 2014ko uztailaren 3an hasi zen enpresan lanean eta 2024ko urriaren 31an kaleratu zuten "hutsegite oso larria" egiteagatik.
Kaleratze-gutunean bere mendeko ziren hiru langileren aurka egindako sexu-jazarpeneko ekintzak aipatzen ziren. Kaleratzea erabaki aurretik, enpresa barruko sexu-jazarpenerako batzordeak ikerketa bat egin zuen, horretarako prestatutako jarduera-protokoloaren zehaztapenak jarraituz. Batzordeak sexu-jazarpenaren zantzuak aurkitu zituen.
Horrez gainera, biktimetako batek salaketa bat jarri zuen, eta, horren ondorioz, 2.400 euroko isuna ezarri zio Iruñeko Zigor Arloko 4 zenbakiko Epaitegiak 2025eko ekainaren 9an, lan esparruko sexu-jazarpeneko delitu egile gisa. Bi urtez biktimarengana hurbiltzeko edo harekin komunikatzeko debekua ere ezarri zitzaion.
Beste alde batetik, lan-arloko jurisdikzioan, Iruñeko Lan Arloko 3 zenbakiko Epaitegiak ezetsi egin zuen langileak kaleratzearen aurka jarritako demanda 2025eko ekainean. Diziplinazko kaleratzea bidezkotzat jo zuen epaitegi horrek eta, beraz, kalte-galerengatik eskatzen zuen kalte-ordaina ukatu zion.
Azken prozesu horretan jarritako errekurtsoa osorik ezetsi du orain, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Lan Arloko Salak. Auzitegiak bere erabakian azpimarratu duenez, egitateek "gaitzespen etiko eta moral handiena merezi dute", eta aipatzen du demanda jarri zuen kaleratutako pertsona "bere posizio hierarkikoaz eta emakume langileen kalteberatasunaz" baliatu zela. Beraz, demandatzailearen jokabidearen eta kaleratze-zehapenaren artean "erabateko egokitasuna" dagoela uste du.
Zure interesekoa izan daiteke
Espainiako Poliziaren buru ohiaren sexu erasoak berretsi ditu epailearen aurrean salaketa jarri zuen inspektoreak
Epaileak atzera bota du poliziako buru ohia emakumearekin ez komunikatzeko salatzaileak egindako eskaria, "arriskurik ez" dagoela iritzita.
Espainiako Estatuko herritarren % 79k uste dute "posible" dela etorkizunean gerra batean arma nuklearrak erabiltzea
CISen inkesta baten arabera, herritarrei gehien kezkatzen dien beste beldur batzuk dira gertuko senide bat galtzea, osasuna galtzea, itsu geratzea edo minbizia hartzea.
Gorpu bat aurkitu dute itsasoan, Ondarroa eta Lekeitio artean
Gorpua ezin izan dute identifikatu, baina baliteke asteartean Mendexan desagertutako 82 urteko arrantzalea izatea.
Tasa turistikoa 2027ko urtarrilaren 1etik aurrera ezarriko da Euskadin
Gipuzkoako Foru Aldundiak turismoari lotutako zerga berria arautzen duen Foru Arauaren proiektua onartu du. Zergaren oinarria gau kopuruaren arabera kalkulatuko da.
76 urteko gizon bat eta 38 urteko emakume bat atxilotu dituzte, Bilbon, emakume bati sexu-erasoa egiteagatik
Biktima atxilotuekin batera Santutxuko Karmelo kaleko etxebizitza batera igo omen zen.
Dozenaka lagunek justizia eskatu dute Parisen hildako gazte tolosarrarentzat
"Justizia Dalianentzat" lelopean, Parisen hil zuten Tolosako bizilagunaren senide eta lagunek elkarretaratzea egin dute gaur arratsaldean. Martxoaren hasieran aurkitu zuten haren gorpua, Frantziako hiriburuko etxebizitza batean.
Bi gizon inputatu dituzte Artxandako hilketagatik, eta beste hiru krimen hura ezkutatzeagatik
2023ko abuztuan, gizonezko baten gorpua aurkitu zuten, zatituta eta erreta, maleta baten barruan, Artxandan dagoen abandonatutako eraikin batean.
Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz
Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.
Osakidetzako proba diagnostikoen irudiak ikusgai, Osasun Karpetaren bidez
Iaz, 592.888 herritarrek erabili zuten Osasun Karpeta eta 8,2 milioi sarbide izan zituen. Interesa dutenek irudietara sartzeko eskaera online egiteko aukera izango dute.
Eusko Jaurlaritzak 271 milioiko inbertsioa egingo du hezkuntza sistemaren eraldaketa digitala bultzatzeko
ADIMEN DIGITALA estrategiak software librean oinarritutako hezkuntza-plataforma propioa ahalbidetuko du, irakasleen prestakuntza digitala indartuko du eta euskarazko hezkuntza-edukiak sustatuko ditu.