Fiskaltzak iraungitako txertoen kasua ikertuko du, osasun publikoaren aurkako deliturik izan den argitzeko
Pazientearen Defendatzailearen Elkarteak eskatu du ikerketa zabaltzea. Erregistratu duen idatzian dio iraungitze data "ez egiaztatzea" nahikoa arrazoi badela lan hori dagokionari "ardurak" eskatzeko.
Alberto Martinez Osasun sailburua, atzo egindako agerraldi batean. Argazkia: EFE
Euskal Autonomia Erkidegoko Fiskaltza Nagusiak aurretiazko ikerketa-eginbideak abiarazi ditu, Osakidetzak 253 pertsonari jarritako iraungitako txertoen kasuan osasun publikoaren aurkako delitua egon den edo ez argitzeko.
Atzo erregistratutako idatzi baten bidez, Pazientearen Defendatzailea Elkartea izan da ofiziozko ikerketa zabaltzea eskatu duena, "akatsa" baino, "arduragabekeria" egon dela iritzita.
Eskarian zehazten denez, iraungitako dosiek kalterik ez dutela eragingo esatea "ez da aitzakia", gertatukoa ez argitzeko. "Ez da hain erraza, osagaiek kalteren bat eragin baitezakete", dio idatziak.
Zentzu horretan, Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuari galdera egin dio Pazientearen Defendatzailea Elkarteak: "Sailburuak % 100ean ziurta al dezake iraungitako txertoak ez diela inolako kalterik egingo haurrei?". Osasun arduradunak atzo esan duenez, emandako dosia ez da kaltegarria osasunerako, eta albo-kalterik ere ez du eragingo.
Osakidetzak "lehenbailehen" beste txerto bat jarriko die abenduan eta urtarrilean iraungitako txertoa jaso zuten 103 pertsonei, ia denak haurrak dira. Difteria, tetanosa, kukutxeztula, haemophilusa, polioa eta B hepatitisari aurre egiteko txerto hexabalentearen lote bateko dosiak dira.
Txerto iraungiak
Zer bide egiten du txerto batek inori jarri aurretik?
Osasun sailburuak onartu du iraungitako txertoen kasua "errakuntza" baten edo "errakuntza kate" baten ondorio dela, hainbat kontrolek huts egin dutelako. Hauxe da txerto batek egiten duen bidea, laborategietara eskatzen denetik injektatzen den arte.
Zure interesekoa izan daiteke
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu, helegitea aurkeztu edo ez erabaki eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langile baten kaleratzea berretsi du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak