Bi pertsona atxilotu dituzte, indarkeria erabilita emakumeak prostituitzera behartzen zituzten pisuetan lapurtzeagatik
Donostiako etxebizitza batean "neurrigabeko indarkeria" erabilita egindako lapurreta baten ondorioz hasi zen ikerketa. Etxe hartan, prostituitzera behartzen zituzten biktimak. Mota bereko beste etxebizitza batzuetan antzeko gertakariak jazo ziren; Ferrolen (A Coruña), Gijonen (Asturias) eta Valladoliden.
29 eta 33 urteko bi gizon atxilotu dituzte Zaragozan eta A Coruñan, Donostiako etxebizitza batean "neurrigabeko indarkeria erabilita" lapurtzea egotzita abiatu zen ikerketa baten baitan. Apartamentu hartan, prostituitzera behartzen zituzten biktimak, eta horrelako beste etxebizitza batzuetan antzeko gertakariak jazo ziren, oraingoan Ferrolen (A Coruña), Gijonen (Asturias) eta Valladoliden.
Ertzaintzak eta Espainiako Poliziak egindako ikerketari esker, "emakume zaurgarriei, gehienak etxebizitza partikularretan edo lokaletan prostituzioan aritzen direnak, lapurretak egiten espezializatutako egitura kriminal bat azaleratu ahal izan da".
Bi polizia-kidegoen arteko lankidetzari esker, A Coruñan eta Zaragozan atxilotu dituzten ustezko egileetako bi identifikatu eta atxilotu ahal izan dituzte.
Gipuzkoako hiriburuan azaroan egindako lapurreta baten biktimetako bati ebakuntza egin behar izan zioten ospitalean, lesio larriak jasan baitzituen.
Zure interesekoa izan daiteke
Adimen artifizialarekin sortutako irudi sexualizatuak debekatu ditu Europar Batasunak
Irudi sexualizatuak nahiz haurren sexu-abusuarekin lotutako edukiak sortzeko helburu bakarra duten adimen artifizialeko sistemak debekatuta egongo dira 2026ko abenduaren 2az geroztik. Grok X sare sozialeko AAko tresnak sortutako hika-mikaren ondoren adostu dute neurria.
Horrelakoa izango da MV Hondiusen bidaia Kanariar Uharteetara
Hantabirus kasuak dituen itsasontziaren bidaia maiatzaren 9an, larunbatean, iritsiko da Kanarietara, zehazki, Granadillako industria-portura. Hortik, tripulatzaileak Tenerife Hegoaldeko Nazioarteko aireportura eramango dituzte.
Gutxienez sei kilometroko auto-ilarak AP-8 autobidean, Usurbilen, Irunerako noranzkoan
Lau autok istripua izan dute, eta erreietako bat itxita dago AP-8 autobidean, Usurbil parean, Irunerako noranzkoan. Bigarren istripu batek are gehiago zaildu du egoera, eta auto-ilara luzeak sortzen ari dira Irunerako noranzkoan.
Albiste izango dira: hantabirusaren azken ordua, Tubos Reunidosko langileen batzarra eta Gabonetako Loteriaren Igorreko auzia
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Matxura baten ondorioz, bi gaixo zeramatzan hegazkin medikalizatuak geldialdia egin behar izan du Kanaria Handian
Bigarren hegazkina Herbereetara heldu da. Munduko Osasun Erakundearen zuzendari nagusiak azpimarratu duenez, osasun publikorako arrisku orokorrak "txikia izaten jarraitzen du". Gurutzaontzia, bere aldetik, Kanaria Uharteetara bidean da jada, eta hiru egun barru porturatzea aurreikusita dago.
Gutxienez 79 lagunek salaketa jarri dute Arratiko Zekorrak errugbi taldeak saldutako loteria txartelen auzian
Behar baino 225 partaidetza gehiago saldu zituela aitortu du Arratiko Zekorrak errugbi taldeak eta, horren ondorioz, 80 bat lagunek ezin izan dute saria kobratu: 10.000 euro partizipazioko; 2,2 milioi euro inguru, guztira.
Albanese "Gernika" aurrean: “Ikaragarria da, Gazan ikusi dudana ematen du”
Francesca Albanese Nazio Batuen Erakundeko Palestinarako errelatorea txundituta agertu da asteazken honetan Gernika Pablo Picassoren margolan ospetsuaren aurrean. Haren ustez, "gerra zibilaren suntsiketa" islatzen badu ere, Palestinako lurralde okupatuetan ikusitakoaren "isla" ematen du.
Trafikoa bere onera etorri da N-1 errepidean, bi kamioiren arteko istripuak auto-ilara luzeak eragin ondoren
Gasteizko noranzkoan izan da istripua, eta errei bat itxita egon da ia bi orduz. Behin ibilgailuak bidetik erretiratuta, pilaketak arintzen hasi dira.
Hantabirusak kaltetutako 'MV Hondius' gurutzaontzia larunbatean porturatuko da Kanarietan
Ontzian doazen 14 espainiarrak Madrilgo ospitale batera eramango dituzte, osasun-azterketa egitera. Oraingoz, inork ez du hantabirus gaitzaren sintomarik.
Loteria txartelak kontratuak al dira? Abokatu batek argituko digu
Arratiko Zekorrak errugbi taldeak aitortu duenez, Gabonetako Loterian behar baino 225 txartel gehiago saldu zituen, eta, beraz, 80 bat lagunek ezin izan dute saria jaso. Txartel bakoitzari 10.000 euro dagozkio, 2,2 milioi euro inguru dira guztira. Dagoeneko 21 salaketa daude. Abokatu batek argitu duenez, klubak erantzukizun zibila izan dezake, eta baita penala ere.