Adingabe bat atxilotu dute Getxon, beste gazte bati lepoan labankadak eman eta larri zauritzeagatik
Ertzaintzak jasotako testigantzen arabera, 01:00ak aldera, hiru gazte Areeta auzoko parke batean zeuden banku batean eserita, erasotzailea eurengana joan eta oldartu zitzaienean. Higu gazteek korrika alde egin zuten baina bat harrapatu eta zauritu egin zuen.
Ertzaintzak 15 urteko mutil bat atxilotu du larunbat goizaldean, beste bat labanaz larri zauritzea leporatuta. Biktima osasun-zentro batera eraman dute, larri zaurituta.
Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, erasoa 01:00ak aldera izan da, Getxoko Areeta auzoko parke batean. Patruilek jasotako testigantzen arabera, gazte bat, beste hiru lagunekin batera, banku batean eserita zeuden hiru mutilengana joan da, eta haiekin eztabaida hasi da, jarrera oldarkorra erakutsiz.
Labana bat atera ondoren, hiru gazteak korrika atera dira hainbat norabidetan, eta haietako batharrapatu eta bi labankada eman dizkio, bata lepoan eta bestea bizkarrean.
Ustezko egileak ihes egin du, eta hainbat herritarrek artatu dute biktima Ertzaintza iritsi bitartean. 18 urteko zauritua ospitalera eraman dute Larrialdi Zerbitzuek.
Bien bitartean, Ertzaintzako beste agente batzuk Getxoko etxebizitza batean aurkitu dute ustezko egilea, eta atxilotu egin dute. Zauri bat zuen hankan, eta, horregatik, osasun-zentro batean artatu dute, poliziaren zaintzapean.
Adingabeen Fiskaltzari gertatutakoaren berri eman ondoren, 15 urteko atxilotua aske utziko dute dagozkion eginbideak amaitutakoan.
Zure interesekoa izan daiteke
Kamioi bat irauli da AP-8 autobidean, Iurreta parean, eta itxi egin behar izan dute
Irunerako noranzkoan gertatu da istripua. Autobideko zirkulazioa etenarazi dute, larrialdi-zerbitzuak ibilgailua kentzeko lanean ari diren bitartean.
Baionan desagertutako 50 urte inguruko gizon baten bila ari dira
Larunbatean ikusi zuten azkenengoz, Lapurdiko hiriburuan, goizaldeko ordu bata pasata.
Espainiako Poliziaren buru ohiaren sexu erasoak berretsi ditu epailearen aurrean salaketa jarri zuen inspektoreak
Epaileak atzera bota du Poliziako buru ohia emakumearekin ez komunikatzeko salaketa-jartzaileak egindako eskaria, "arriskurik ez" dagoela iritzita.
Espainiako Estatuko herritarren % 79k uste dute "posible" dela etorkizunean gerra batean arma nuklearrak erabiltzea
CISen inkesta baten arabera, herritarrei gehien kezkatzen dien beste beldur batzuk dira gertuko senide bat galtzea, osasuna galtzea, itsu geratzea edo minbizia hartzea.
Gorpu bat aurkitu dute itsasoan, Ondarroa eta Lekeitio artean
Gorpua ezin izan dute identifikatu, baina baliteke asteartean Mendexan desagertutako 82 urteko arrantzalea izatea.
Tasa turistikoa 2027ko urtarrilaren 1etik aurrera ezarriko da Euskadin
Gipuzkoako Foru Aldundiak turismoari lotutako zerga berria arautzen duen Foru Arauaren proiektua onartu du. Zergaren oinarria gau kopuruaren arabera kalkulatuko da.
76 urteko gizon bat eta 38 urteko emakume bat atxilotu dituzte, Bilbon, emakume bati sexu-erasoa egiteagatik
Biktima atxilotuekin batera Santutxuko Karmelo kaleko etxebizitza batera igo omen zen.
Dozenaka lagunek justizia eskatu dute Parisen hildako gazte tolosarrarentzat
"Justizia Dalianentzat" lelopean, Parisen hil zuten Tolosako bizilagunaren senide eta lagunek elkarretaratzea egin dute gaur arratsaldean. Martxoaren hasieran aurkitu zuten haren gorpua, Frantziako hiriburuko etxebizitza batean.
Bi gizon inputatu dituzte Artxandako hilketagatik, eta beste hiru krimen hura ezkutatzeagatik
2023ko abuztuan, gizonezko baten gorpua aurkitu zuten, zatituta eta erreta, maleta baten barruan, Artxandan dagoen abandonatutako eraikin batean.
Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz
Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.