GIPUZKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat atxilotu dute Errenterian beste gizon bat labanaz hiltzen saiatzea egotzita

Ertzaintzak atzo atxilotu zuen 36 urteko gizasemea, baina gertakariak hilaren 12an jazo ziren, Gipuzkoako udalerri horretako lokal batean. Biktima, 21 urtekoa, ospitaleratu egin behar izan zuten, zauri larriak baitzituen. 

Ertzaintzak 36 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo, ostirala, Errenterian (Gipuzkoa) beste bati labanaz eraso egitea egotzita, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ohar bidez jakinarazi duenez.

Iturri horien arabera, erasoa urtarrilaren 12an gertatu zen, Errenteria erdiguneko lokal batean. Bertan borrokaren bat gertatu zela jakinarazi zieten agenteei, eta bertara iritsitakoan, 21 urteko gizon bat zaurituta topatu zuten; hainbat zauri zituen bularraldean eta sorbaldan, arma zuri batekin egindakoak antza. Biktima bertan artatu ostean, ospitalera eraman zuten, eta bi egun eman zituen ingresatuta, lesio larriak baitziren. 

Zaurituak berak eta lokalean zeuden gainerako lagunek esandakoaren arabera, lokalean zegoen beste gizon bat izan zen erasotzailea; eraso egin ostean, baina, ihes egin zuen. Dirudienez, bi lagunek desadostasun bat izan zuten egun batzuk lehenago, eta eztabaidan hasi ziren; orduan gertatu zen erasoa. 

Ertzaintzak ikerketa abiatu zuen gertakariaren nondik norakoak argitzeko, eta atzo bertan atxilotu zuen ustezko erasotzailea. 36 urteko gizasemea gaur utzi dute epailearen esku.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz

Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X