OTSAILAK 4
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Makilak hartuta kopla kantari aterako dira gaur Euskal Herriko hainbat txokotan, Santa Ageda bezperan

Euskal jantzi tradizionalez jantzita eta makilak eskuan, kalez kale koplak kantatzera aterako dira lurra esnatzeko helburuarekin. 

18:00 - 20:00

Ohiturari jarraituz, gaur, otsailak 4, santa eskean aterako dira Euskal Herriko hamaika txokotan makilak hartuta eta Santa Agedako koplak kantatuz. Makila eskuan hartuta, kalez kale koplak kantatzera aterako dira lurra esnatzeko helburuarekin. 

Tradizioaren arabera, lurra kolpatuz natura esnatu nahi da, udaberriaren etorrera eta lurraren emankortasuna bultzatuz. 

Antzina, mutil gazteak bakarrik irteten ziren kantuan Santa Ageda bezperan, baina apurka-apurka emakumeen eta adin guztietako herritarren artean zabaldu zen ohitura. 

Historiak dio siziliarra zela Ageda. Quinciano gobernadorearekin ezkontzeko proposamenari uko egin, eta kartzelan bukatu zuen, non borreroen esku utzi eta torturatu egin zuten. Bularrak moztu omen zizkioten, eta 21 urte zituela hil zen. Europako mendebaldean izan zen lehenengo birjina martiria da kristauentzat Santa Ageda edo Agate Deuna.

Istorioak hunkituta-edo, indarrez sartu zen haren irudia Euskal Herrian. Batzuek diote itsasgizonek ekarri zutela bertora. Badira, bestalde, neguko solstizioarekin lotzen dutenak. Hortik dator, bada, lurra iratzartzeko erritoaren jatorria.

Zure interesekoa izan daiteke

Marcha antirracista



EUROPA PRESS

21/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Arrazismoaren aurkako martxa batek "faxismoaren gorakada" eta "zigorgabetasuna" salatu ditu Bilbon

Arrazagatiko Diskriminazioa Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta, ehunka pertsonak bat egin dute larunbat honetan Arrazakeriaren aurkako Bilboko 21M Asanbladak deitutako manifestazioarekin. "Faxismoaren gorakada" salatu dute eta "talde neonazien eta supremazisten" jarduera eta diskurtsoen "zigorgabetasunaz" ohartarazi dute.  Martxa 12:00ak pasatxo zirenean hasi da Mariaren Bihotza plazan, eta San Frantzisko kalea zeharkatu du Zabalbururaino., Bilboko udaletxearen aurrean amaitu da manifestu bat irakurriz.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X