LEONARDO DEPRESIOA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gorpu bat aurkitu dute Malagan, emakume bat ibaira erori zen tokitik gertu

Guztira, 8.000 pertsona ebakuatu dituzte Andaluzian Leonardo depresioaren ondorioz. Aurreko egunetan baino euri gutxiago egin du gaur, ostirala, baina asteburuari begira Marta izeneko depresio batek euri zaparrada mardulak eragingo ditu.

18:00 - 20:00

Larrialdi zerbitzuek gorpu bat aurkitu dute ostiral honetan Malagan, asteazkenean Sayalonga udalerrian ibaira erori zen tokitik gertu. 

Emakumea desagertu zen tokitik 1.000 metro ingurura aurkitu dute hilotza. 

Guztira, 8.000 pertsona ebakuatu dituzte Andaluzian Leonardo depresioaren ondorioz. Aurreko egunetan baino euri gutxiago egin du gaur, ostirala, baina Aemet Espainiako Meteorologia Agentziak abisu horia ezarri du euriagatik Cadizen, Jaenen, Sevillan eta Malagan. Gaur aurreko egunetan baino euri gutxiago egin du, baina asteburuari begira Marta izeneko depresio batek euri zaparrada mardulak eragingo ditu. 

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea eta Juanma Moreno Andaluziako Juntako presidentea denboraleak kaltetutako ingurura gerturatu dira. Sanchez Cadizen ibili da; Moreno, berriz, Granadan. 

Atzo, Grazalema Cadizko udalerria hustu behar izan zuten euriteengatik. 

Andaluziako larrialdi zerbitzuek 4.795 intzidentzia kudeatu dituzte astelehenetik, eta 8.994, berriz, urtarrilaren 27tik.  

Orain, urtegi, ibai, erreka eta ibilguen maila da kezka-iturri nagusia, eta Andaluziako Junta horien jarraipena egiten ari da.

Guadalquivir ibaiak 5 metroko altuera gainditu zuen atzo Kordoban, eta 400 familia inguru etxetik atera behar izan zituzten.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Rueda de prensa de Palestinarekin Elkartasuna



REMITIDA / HANDOUT por PALESTINAREKIN ELKARTASUNA

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

20/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelgo taldeen aurkako partidak bertan behera uzteko eskatu du Palestinarekin Elkartasuna plataformak Gasteizen

Ehunka lagun atera dira gaur Gasteizko kaleetara, Baskoniak Hapoel Tel Aviven aurka jokatzear duen kanporaketa eta apirilaren 7an Maccabiren kontrakoa bertan behera uzteko eskatzeko. Palestinarekin Elkartasuna plataformaren arabera, Israel “genozidioa zuritzeko” erabiltzen ari da saskibaloia, eta, horregatik, manifestariek esan dute ez dela nahikoa Buesa Arena hustea: Israelekin harreman guztiak etetea aldarrikatu dute, baita kirol arlokoak ere.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X